Zaldibarko ezbeharraren ondoren, Epeleri buruzko PRENTSA OHARRA

2020/02/20

Garbi dugu, eta Zaldibarko ezbeharrak hala baieztatu digu, hondakinen kudeaketak publikoa, gardena eta kontrol nahiz segurtasun neurri zorrotzekoa izan behar duela, Epeleko hondakindegia martxan egon den denboran egin den bezala.

Debagoienako Mankomunitateak ez du oraindik ez Aldundiaren ezta Eusko Jaurlaritzaren eskaera ofizialik jaso Epele berriro irekitzeko eta, beraz, proposamen zehatza iritsiko balitz, Mankomunitatean bertan aztertu beharko dugu.

Edozein modutan Epeleko hondakindegia 2018tik itxita dago, Debagoieneko eraikuntza eta industriako hondakin ez arriskutsuak jasotzeko sortu zen eta Epele hondakin arriskutsuak hartzeko egokitzea ezinezkoa da. Ezta amiantoa ere, eta hortaz Zaldibarko hondakinak ezingo lirateke bertara ekarri.

Maite Anton.
Debagoieneko Mankomunitateko Lehendakaria