Gabonetan aldaketak hondakinen bilketa zerbitzuan
Datozen egunotan hainbat aldaketa izango dira hondakinen bilketa zerbitzuan gabonetako jai egunak direla eta. Ondorengo lerroetan jaso dira aldaketa horien xehetasunak:
Traste zaharren bilketa zerbitzua:
- Aretxabaleta, Eskoriatza, Elgeta, Leintz-Gatzaga, Antzuola eta Oñati: Abenduaren 23an (asteazkena) eta abenduaren 30ean (asteazkena) atera beharko dira ohiko ordutegian, aurrez 943 711938 erantzungailuan mezua utzi ondoren. Ohiko bilketa egunean, osteguna, ezingo dira atera.
- Arrasate eta Bergara: Ohiko bilketa egunak bere horretan mantentzen dira.
Herritarren bilketa zerbitzua:
Oñati: Abenduaren 24 eta 31an hondakinak eguerdiko 13:00etarako atera beharko dira, gauean ez da bilketa zerbitzurik izango.
Garbiguneak:
Abenduaren 24 eta 31an goizeko ordutegian soilik: 9:00 - 13:30
Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta urtarrilaren 6an itxita.
*Garbigune ibiltaria:
Abenduaren 24an Arrasaten: 14:00etarako erretiratuko da.
Abenduaren 31an Oñatin: 14:00etarako erretiratuko da.
Urtarrilaren 5ean Eskoriatzan: 14:00etarako erretiratuko da.
Industriguneetako bilketa zerbitzua:
Debagoieneko enpresei bilketa zerbitzuan izango diren aldaketen berri eman zaie korreo elektroniko bidez. Mezurik jaso ez dutenek argibideak jasotzeko 943 504721 telefonora deitu dezakete.