ENERGIA ERAGINKORTASUNA INDUSTRIAN

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak, eskualdeko enpresen efizientzia energetikoa hobetzea sustatu nahi du ENERGIA KOSTUAREN eta KARBONO AZTARNAREN MURRIZKETARAKO PROGRAMA abian jarri du  Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Obra Hidraulikoen departamentuaren laguntzarekin.

Energia modu efizientean kudeatzeko, enpresen jasangarritasun eta lehiakortasuna hobetzea helburu du programak: tresna eta banakako neurri zehatzak eskainiz energia aurrezpen eta eraginkortasunerako.

Interesa duten enpresetan kostu energetikoak murrizteko esku-hartzeak gauzatuko dira, eskualdeko enpresei egokitutako aholkularitza teknikoa emanez. Proiektuan zehar denbora errealean  prozesu eta kontsumoak aztertu eta monitorizatuko dira, puntu kritikoak identifikatu eta neurri zuzentzaileak proposatu ahal izateko. Enpresaren eskura jarriko da Energia Kudeatzaile plataformaren kapazitazio eta prestakuntza ere.