Gazte titulatuak enpresetan - HAZILAN Proiektua

Gordeta duzun proiektu hori abian jartzeko garaia iritsi dela uste duzu? Edo, praktikak egiteko norbaiten bila zabiltza? Eta gazte kualifikatuak behar dituzu? Orduan, lagun zaitzakegu!!

HAZILAN proiektuak unibertsitate-ikasketak edota Lanbide Heziketako goi mailako tituluak PRAKTIKETAN hartzeko aukera ematen dizu. Guk aurretik gazteak gaitasun pertsonal eta profesionaletan trebatzen ditugu. Ahalmen altuko gazte motibatuak dira, esperientzia berri bat bizitzeko eta euren talentuaz baliatuz eskualdeko enpresa batean inplikatzeko prest daude, praktikak eginez edo enpresako proiektu zehatz bat garatuz. Hortaz, HAZILAN proiektuari esker, merkatuan lehiatzen jarraitzeko lantalde eraginkor eta inplikatu bat eratu dezakezu.

Hemen proiektuaren eskuorria eta AURKEZPENA dezakezu informazio guztiaz.

ENPRESEN ESKAERAK

Enpresen eskaerak jasotzeko urte osoan zabalik izango da aukera.

Bete ESKAERA ORRIA bilatzen duzun perfila zehaztuz.

PRAKTIKAK (2 modalitate aukeran) (IKUSI FITXA):

a) 200 ordura arteko praktikak (enpresarentzat kosterik gabe).

b) 2 eta 9 hilabete bitarteko iraupena duten praktika ordainduak.

Formalizazioa: hitzarmen bidez

Aurreikusten da praktikaldia enpresan 2019ko urritik aurrera hastea. Hurrengo txanda 2020ko otsailean.

Jada eskualdeko 30 enpresa baino gehiagok partehartu dute HAZILAN proiektuan!

Zuk ere aukera hau aprobetxatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan honako telefonoan edo posta elektronikoan: 943.793.090 / hazilan@debagoiena.eus.

HAZILAN proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren 2014-2020 parte da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatzen du. Proiektua GARAPEN - Euskal Agentzien Elkarteak koordinatzen du eta bertan 20 agentzik hartzen dute parte.