BERRABIARAZI

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak laguntza zerbitzua eskaintzen die eskualdeko autonomo eta ETEei, dituzten erronken inguruko hausnarketa estrategikoa egiteko.

Enpresaren egungo egoera aztertu, gabezi eta indarguneak diagnostikatu, epe motz eta ertainerako erronkak identifikatu eta laguntza-programen eta intereseko gaien inguruko orientazioa emango zaio enpresa bakoitzari, zerbitzu pertsonalizatuaren bidez.

Horretarako Aldundiak gure esku jarri duen diagnostikorako “Abiapuntua” eta Etorkizuna” tresna erabiliko da. Bereziki diseinatutako erreminta da eta elkarrizketaren bitartez, enpresaren erronka nagusien inguruan hausnartzen laguntzeko balio du, momentuko erradiografia osoa
eskainiz.

INTERESATUTA bazaude jarri kontaktuan gurekin: 943 793090 edo enpresa@debagoiena.eus

Gogoratu BIDELAGUN izango gaituzula aplikazioaren bidez HAUSNARKETA egiterakoan eta horren ONDORIOAK aztertzerakoan.