Debagoieneko Oinarrizko Lanbide Heziketa (Lanbide hastapena)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak behar bezala gainditu ez dituzten   16 eta 17 urteko gazteei oinarrizko formakuntza eta lanbide heziketa eskeintza du xede, kalitatezko laneratzea eta zuzenean erdi mailako zikloean edo DBHko gaitasunak gainditzen badituzte batxilergoan ikasten jarraitzeko aukera izan dezaten. Oinarrizko lanbide heziketa eskaintzen da tailer ezberdinetan ( Sukaldaritza, Elementu metalikoen fabrikazioa eta Etxebizitzen mantentze lanak).

Programaren helburuak:

  • Lanbide heziketaren bitartez espezialitate baten trebatzea.
  • Ikasketak burutuz gero erdi mailako zikloak egin ahal izatea.
  • Norberaren garapenean laguntzea.

Programaren iraupena eta egitura

  • Iraupena: 2 ikasturte
  • Lehen urtea: Oinarrizko Hezkuntza. Tailerra.
  • Bigarren urtea: Oinarrizko Hezk. Lantegi-praktikak.

Zerbitzu osagarriak:

  • Tutoretza pertsonalizatua.
  • Teknologia berriak (ofimatika, Internet).

Harremanetarako edo informazio gehiago:

DEBAGOIENEKO OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

Nafarroa Etorbidea 21
20.500 Arrasate - Gipuzkoa
Tel.: +34 943 79 28 90 Faxa: +34 943 79 32 12
www.arizmendipro.eus