Hazilan proiektua

Zer da HAZILAN?

HAZILAN egitasmoak, langabe kualifikatuak lan munduratzen laguntzea du helburu. Horretarako, lehenik prestakuntza saioen bidez, konpetentzia profesional eta pertsonalak lantzen dituzte, eta, ondoren, enpresekin harreman zuzena dute gazteek, praktiken bidez.

 Nori zuzendua dago?

Goi mailako titulazio bat duten (goi mailako heziketa ziklo bat edo unibertsitate ikasketak) eta beraien alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-44 urte bitarteko eskualdeko gazteei.

 Bi fase ditu:

 1.AKTIBATU fasea: lan merkatuak horrenbeste baloratzen dituen zeharkako konpetentziak landuko dira talde saioen bitartez (80 ordu). 3 oinarri lantzen dira; konpetentzia pertsonalak, konpetentzia profesionalak eta lan merkatuan kokatzeko beharrezkoak diren baliabideak.   

2.PRAKTIKALDIA: Lanpostu batean trebatuz, 2 eta 9 hilabete arteko iraupena duten PRAKTIKAK egingo dira enpresan. 

Izen ematea

Interesatuek , Debagoieneko Goi-mailako titulatuen poltsan izena eman beharko dute, horretarako aukera urte osoan zabalik egongo da.

Urtero 2 edizio egiten dira; bat lehenengo seihilekoan eta bestea, urria aldera.

Nola: "Debagoieneko Goi mailako titulatuen poltsa"n izena eman beharko da.

Deskargatu hemen inskripzio orria eta Debagoieneko Mankomunitateko egoitzan entregatu (Nafarroa etorbidea, 17, 20500 Arrasate), dagokion dokumentazioarekin.

Aukeraketa

Izen-emate epea amaitutakoan (oraindik zehaztu gabe), aukeraketa prozesu bat egingo da HAZILAN proiektuaren oinarrietan ezarritako aukeraketa irizpideen arabera (6.oinarria).

Plaza mugatuak dira.

Hasiera data: 2020ko urtarrila (aurreikuspena)

Animatu eta eman izena!

Saio informatiboan (2019.07.04) erabilitako aurkezpena: hemen

 

 Eskuratu informazio gehiago DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEAN

hazilan@debagoiena.eus

Tlf: 943 79 30 90

 www.hazilan.eus

 

"Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du".