GARAPEN AGENTZIA-ALARMA EGOERARAKO NEURRIAK
2020/03/17
COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoeraren adierazpena dela eta, Mankomunitate honek honako neurri hauek hartu ditu, eta aipatutako alarma-egoerak irauten duen bitartean aplikatuko dira:
GARAPEN AGENTZIA
Orientazioa, Enpresa, Ekintzailetza, Hazilan, Merkataritza
Bulegoak itxita egongo dira. Arreta pertsonala telefonoz edo mailez emango da.
Telefonoa: 943793090
Posta elektronikoa: garapen-agentzia@debagoiena.eus
Turismoa
Arantzazuko Turismo Bulegoa itxita egongo da. Arreta pertsonala telefonoz edo mailez emango da.
Telefonoa: 943796463
Posta elektronikoa: turismo@debagoiena.eus