Hemen zaude:   Sarrera »  Suradesa »  Birgaiketa »  Etxe-jabeentzako oinarrizko informazioa
Alokairua

Birgaiketa


Etxe-jabeentzako oinarrizko informazioa

EUSKO JAURLARITZAREN LAGUNTZAK
Zerga-Onurak
Bizikidetzako unitate guztientzat, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuak ezarritako mugekin. Zerga-desgrabazioa ondorengo baldintza betetzen bada bakarrik onartzen da:
    Birgaitze edo errehabilitazio gisa hartuko da Eusko Jaurlaritzaren 317/2002 Dekretuak ?abenduaren 30ekoa, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa? ezartzen dituen baldintzak betetzen dituena, edota, bestela, ekainaren 12ko 1.186/1998 Errege Dekretuaren edo horren ordezko diren estatu-eremuko arauen arabera, jarduketa babesgarritzat kalifikatzen dena.
Nahitaezkoa da obra-bukaerako ziurtagiria, Eusko Jaurlaritzak egina.
Zuzeneko laguntzak
MAILEGUAK: 33.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrera haztatu edo ponderatuak dituzten bizikidetzako unitateentzat. Interes-tasak Finantza Erakundeekiko hitzarmenen arabera ezarriko dira.
ITZULI BEHARRIK GABEKO DIRU-LAGUNTZAK:
  • Jabekideen Komunitateak egindako lanetarako.
  • 21.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrera haztatuak dituzten bizikidetzako unitateentzat.
UDALEN LAGUNTZAK
Udal bakoitzaren ordenantzetan ezarritakoak.