Hemen zaude:   Sarrera »  Suradesa »  Birgaiketa »  Eskatzaileentzako oinarrizko informazioa
Alokairua

Birgaiketa


Eskatzaileentzako oinarrizko informazioa

Eskaera-orri normalizatua, informazio pertsonalizatuko guneetan jasotzen dena.

Eskaera obrak hasi aurretik egin behar da beti.

Eskatzeko betebeharrak
Eraikinak 10 urte baino gehiago izatea.
Etxebizitzan norbait (jabea edo maizterra) bizitzea.
Jarduketaren kostua aurrekontu babesgarri gisa hartu ahal izateko (birgaitze-jarduketaren kostu erreala), 17.3797 ¤ birgaitzearen xede den etxebizitzaren edo, hala balegokio, lokalaren metro koadro erabilgarri konputagarriekin biderkatu eta ateratzen den emaitza baino handiagoa izan beharko du kostu horrek (salbu jabekideen komunitateak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak lortzeko).
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak
21.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrera haztatuak dituzten bizikidetzako unitateek bakarrik hartuko dituzte itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak.
Jabekideen komunitateetan aurrekontu babesgarriaren %5 (gehienez 1000 euro) birgaitze bakartuan eta aurrekontu babesgarriaren %10 (gehienez 2000 euro) birgaitze integratuan.
Obra-motaren, bizikidetzako unitatearen eta sarrera haztatuen arabera, %2 eta %50 artean.
Zuzeneko diru-laguntzak hartu badira etxebizitza edo lokal batzuengatik eta obrak bukatu ondorengo 5 urteetan horien esku-aldatzea egin nahi bada, hartutako diru-kopuru osoa itzuli beharko da, gehi legezko interesak.
Finantzaketa kualifikatua
Interesa finantza-erakundeekin egindako hitzarmenaren arabera ezartzen da.
Amortizazio-epea 5 eta 15 urte artekoa izango da.
33.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrera haztatuak dituzten bizikidetzako unitateentzat.
Zerga Onurak
Bizikidetzako unitate guztientzat, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako baldintzen arabera, betiere obra-bukaerako ziurtagiria, Eusko Jaurlaritzak egina, lortu bada.