Suradesa

DEBAGOIENEKO udalek, bailaran dagoen lur eskasia kontuan hartuta, eraikitako etxebizitza ondarea erabiltzeko neurriak hartzea erabaki zuten.

Argi dute gizartearentzat errentagarriagoa dela dauden baliabideak erabiltzea berriak sortzea baino; hondatutako eraikinak berritu , egiturak, bizigarritasuna eta konforta hobetuz.

1986an, Debagoiena Bereoneratzeko Hirigintza Baltzua S.A, SURADESA, sortu zuten, Debagoieneko etxebizitza ondarea birgaitzeko zereginarekin.

Hogei urte beranduago, BIZIGUNE plangintzak, eraikitako ondarea erabiltzeko hartutako neurriak osatuko ditu. Plangintza honen kudeaketa SURADESAren esku utzi dute DEBAGOIENEKO udalek.