GLOBAL TRAINING BEKAK

Error message

  • Warning: include(/var/www/vhosts/debagoiena/httpdocs/modules/openid/part2openid-rtl.css): failed to open stream: No such file or directory in include() (line 4 of /srv/www/debagoiena/httpdocs/sites/default/settings.php).
  • Warning: include(): Failed opening '/var/www/vhosts/debagoiena/httpdocs/modules/openid/part2openid-rtl.css' for inclusion (include_path='.:/usr/share/php') in include() (line 4 of /srv/www/debagoiena/httpdocs/sites/default/settings.php).
2018/06/12

30 urte baino gutxiago dituzu eta langabezian zaude? Garapenek eta Donostiako Sustapenak zure esku 60 Global training beka jartzen dituzte.

 Gazteei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen zaie, gutxienez 6 hilabetez, lan errealitatea ezagutzeko aukera ahalbidetuz.

 Global Training bekak mugikortasun transnazionala sustatzen duen programa da unibertsitate tituludun, eta goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urtetik beheragoko gazteei zuzenduta, hain zuzen ere.

 Beka bakoitzeko zuzkidura-ekonomikoa: 1.400 €/hilean (gordin).

 Parte hartzeko ondorengo baldintzak bete behar dira:

          Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide-heziketa edukitzea.

          30 urte baino gutxiago edukitzea 2018ko urtarrilaren 1ean.

          Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, etenik gabe, 2018ko urtarrilaren 1ean.

          Atzerrian 6 hilabeteko edo 6 hilabetetik gorako praktika-egonaldiak errazten dituen beste bekarik jaso ez izana.

         Ingeles-maila altua eta ona edukitzea. Lizentziadunek: C1 eta B2 (Goi-mailako Lanbide-heziketa titulua dutenek). 4 urteko antzinatasuna duten tituluen kasuan ez da ahozko, edo idatzizko azterketarik egin behar ezagutzak justifikatzeko. Beharrezko ingeles-maila egiaztatzen ez dutenek ahozko eta idatzizko proba egin beharko dute, bekadun-hautagaiaren ezagutzak zehazteko.

          Praktikak eskainiko dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.

          Administrazioaren edo penalaren bidetik diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera-galerarekin zerikusia duen zigorrik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana.

Izena eman dezakezu web-gunearen bidez: http://www.becasglobaltraining.eus/

Aukeratuek 50 orduko prestakuntza jasoko dute (atzerrian baliagarria suertatuko zaien prestakuntza). Parte-hartzaile guztiak Gizarte Segurantzan altan emanda egongo dira, eta bidaia nahiz gizarte erantzukizuna izango dute.

 

Izena emateko epea ekainaren 15an hasi eta uztailaren 16an amaituko (eguerdiko 12:00ak arte) da. Informazio gehiago: http://www.becasglobaltraining.eus