2009-11-23 / 12:07
JARDUNALDIA: Lan arriskuen prebentzioa merkataritza eta zerbitzuen sektorean. Abenduaren 2an.
Helburua: Lan Arriskuen Prebentzioak sor ditzakeen zalantza eta galderei erantzuna ematea.
Eguna: 2009ko abenduaren 2a, asteazkena.
Ordutegia: 20:15 – 22:15.
Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea. Nafarroa Etorbidea 17, 2. Solairua. Arrasate.
Aurkezlea: Jesus Maria Agirre. Debagoieneko Mankomunitateko Lan Arriskuen Prebentzio teknikaria.
Nori zuzendua: Debagoieneko merkataritza eta zerbitzu sektoreko enpresari eta langile autonomoei.
Egitaraua:
- Sarrera.
- Nola eragiten dit Lan Arriskuen Prebentziorako 31/1995 Legeak?
- Enpresari edo autonomo bezala zeintzuk dira nire betebeharrak?
- Prebentzio alorreko egin beharrak (arriskuen ebaluazioa, emergentzia planak, formazioa, froga medikoak,...)
- Araudia betetzeko zeintzuk dira ditudan aukerak?
- Erantzukizun juridikoak.
Jardunaldiari amaiera emateko lunch bat eskainiko da.
Izena emateko edo informazioa eskatzeko:
Tel.: 943793090
E-posta: enpresa@debagoiena.net
Jardunaldi hau PO FSE 2007-2013 VALORA proiektuko egitasmo bat da.
EGFk %50ean kofinantziatua.
|