2009-07-02 / 08:36
DEBAGOIENEKO LANBIDE HEZIKETAKO ERAKUSLEIHOA
“Bide egin prestakuntzari!”
Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeekin, udalekin eta enplegu zerbitzu desberdinekin batera Debagoieneko Lanbide Heziketako Erakusleihoa antolatu du. Hitzordua uztailaren 9an izango da Arrasaten, Kulturateko klaustroetan, egun osoan zehar (10:00-13:00 eta 16:30-19:00).
Lehenengo aldiz antolatu den topaketa honetan eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxe guztiek partehartuko dute (7 ikastetxe), Arrasate-Aretxabaletako Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak, Arrasateko Udaleko Enplegu Zerbitzuak, Lanbidek, Inem-ek eta Mankomunitateko Garapen Agentziak.
10 stand izango dira eskualdeko Lanbide Heziketako eskaintza guztiaz. Ikastetxe bakoitzak ordu erdiko hitzaldi-informatibo bat eskainiko du bere eskaintzaren berezitasunen berri emateko (ikusi programa). Dena den, bertaratzen denak ikastetxe eta erakundeetako ordezkariekin zuzeneko harremana izateko eta kontsulta indibidualak planteatzeko aukera ere izango du.
Goizeko 11etan“Gaitasunak Egiaztatzeko Egitura Euskal Herrian” gaiaren inguruko hitzaldia eskainiko du Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak.
Ekitaldi honi buruzko informazio guztia eskuorrian aurkituko duzu.
|