2009-06-18 / 11:25
DEBAGOIENEKO ENPRESEN KUDEAKETA HOBETZEN LAGUNTZEKO PROGRAMA
Debagoieneko Mankomunitateak eta Euskalitek kudeaketa metodologiak ezartzeko programa jarriko dute martxan Debagoienean. Programa hau eskualdeko industria eta industriarako zerbitzuen sektoreko enpresa txiki eta ertainei zuzendua egongo da, eta bere helburu nagusia enpresen kudeaketa hobetzen laguntzea da.
Horretarako, aurre-diagnostiko baten bitartez enpresetan hobetzeko arloak antzemango dira, eta ondoren, kudeaketa metodologiak ezartzeko programa bat jarriko da martxan, antzemandako arlo horiei erantzuna emateko.
Informazio gehiago hemen
|