2009-06-18 / 11:06
JARDUNALDIA: NOLA EGIN NEGOZIOAK TXINAN. Uztailaren 9
Helburua:
- Txinak eskaintzen dituen negozio aukerei buruz informatzea.
- Herrialde honetan negozioak egiteko kontuan hartu beharreko aspektuak aztertzea.
- Gipuzkoako Txinatar Institutuak enpresa eta profesionalei zuzendutako formazio programaren berri ematea.
Eguna: 2009ko uztailaren 9, osteguna.
Ordutegia: 17:30 – 19:30
Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea. Nafarroa Etorbidea 17, 2.Solairua (Udalaitz Aretoa). ARRASATE
Aurkezlea: Gipuzkoako Txinatar Institutua.
Nori zuzendua:
- Txinako merkatuaren antolaketa ezagutu nahi duten profesionalak eta enpresa txiki eta ertainak.
- Internazionalizatu nahi duten enpresa txiki eta ertainak.
Egitaraua:
- Txinak merkataritzarako eskaintzen dituen aukerak eta mehatxuak.
- Txinako enpresen perfila.
- Hornitzaile eta bezeroen bilaketa Txinan.
- Misio komertzialak Txinan.
- Kultura diferentziak eta negoziazio arrakastatsua.
- Logistika eta nazioarteko garraioak.
- Merkataritza babes neurriak eta Txinako inportazioei aplikatutako aduana praktikak.
- Nazioarteko merkatuetan erabilitako ordainbideak. Dokumentu kredituak.
Izena emateko edo informazioa eskatzeko:
943 793090.
enpresa@debagoiena.net
Jardunaldi hau PO FSE 2007-2013 VALORA proiektuko egitasmo bat da.
EGFk %50ean kofinantziatua.
|