2009-05-28 / 10:30
BERRIKUNTZA FOROA: MERKATARITZA ETA TURISMO Ekainaren 10ean.
Berrikuntzaren Agenda SPRIk sustatutako programa da; programa horrek euskal
enpresen esku jartzen ditu berritzeko behar dituzten baldintza guztiak. Jardunaldi honetan Berrikuntzaren Agendak EAEko enpresa txiki eta ertainei (ETE) zer jarduera eskaintzen dizkien azaltzen da, euskal enpresak gero eta berritzaileagoak izan daitezen eta etengabe berritu dezaten lortzeko.
Berrikuntza Foroaren helburuak:
- Berrikuntzaren Agenda programan parte hartzeak zer abantaila dituen jakinaraztea.
- Enpresak berrikuntzaren eremuan duen profilari eta egoerari buruz hausnarketa egitea.
- Berritzeko erreferentzi izan daitezkeen esperientziak trukatzea.
Eguna: 2009ko Ekainaren 10, asteazkena.
Ordua: 17:30 – 20:00.
Lekua:
Debagoieneko Mankomunitatea.
Nafarroa Etorbidea 17, 2. Solairua.
20500 Arrasate – Mondragon.
Nori zuzendua: Gutxienez 3 langile dituzten Debagoieneko merkataritza eta turismo sektoreko enpresen zuzendariak.
Antolatzailea: Debagoieneko Mankomunitatea. Garapen Ekonomikorako Agentzia.
Enpresa aurkezlea: SPRI – Victor Lejarreta
Egitaraua:
- Berrikuntzaren Agenda aurkeztea.
- Hizketaldia-Galderak.
Izena emateko edo informazioa eskatzeko:
www.euskadinnova.net.
Tel.: 943 793090.
Email: enpresa@debagoiena.net
|