Hemen zaude:   Sarrera »  Albisteak - Noticias »  DEBAGOIENEKO ENPLEGU-TAILERRAri buruzko INFORMAZIOA (2009-2010)
Jaso albisteak e-posta bidez


Itzuli albisteetara »


2009-05-18 / 12:29

DEBAGOIENEKO ENPLEGU-TAILERRAri buruzko INFORMAZIOA (2009-2010)

Debagoieneko Mankomunitateak, INEMaren laguntzarekin, antolatutako Enplegu Tailerra urriaren batean hasiko da.

Debagoieneko Mankomunitateak, INEMaren laguntzarekin, Enplegu Tailerra jarriko du martxan. 2009ko urriaren batean hasiko da, eta 12 hilabeteko iraupena izango du. Enplegu Tailerra prestakuntza eta lana bateratzen dituen programa da. Programa hauen helburuen artean dago, partaideak lanbide konkretu batean formatzea, lanaren eta formazioaren bitartez. Enplegu Tailerrean 32 ikasle-langilek partehartuko dute, 3 espezialitatetan banatuta: sukaldaritza, eraikinen eta hiri-altzarien mantenua eta eguzki-energia sistemen (fotovoltaiko eta termikoen) instalakuntza eta mantenua.

Ikasle-langileek, programak irauten duen bitartean, formazio-kontratu bat izango dute eta soldata bat jasoko dute hilero. Formazioa eta lana tartekatuko dituzte 8 orduko lan-jardunean. Alde batetik, oinarrizko hezkuntza maila lortzeko formazio orokorra eta aukeratutako lanbidean formazio espezifikoa jasoko dute eta bestalde, interes orokorreko lanak egingo dituzte, ikasitakoa praktikan jarriz.

Inskripzio epea zabalik dago ekainaren amaiera arte, Arrasateko INEMaren bulegoan. Hautaketa frogak uztailan hasiko dira.