2008-05-07 / 14:31
Konpromisoa kalitate turistikoarekin Debagoienean
Debagoieneko turismo arloa kalitatearekin konprometituta dago, hala adierazten dute, apirilaren 15ean Arrasateko Kulturaten izan zen ekitaldian, Konpromisoa Kaitate Turistikoarekin Diploma jaso zuten establezimenduek. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburuordea den Koro Garmendia eta Debagoieneko Mankomunitateko Lehendakaria, Ino Galparsoro, egon ziren.
Zigilu honek adierazten du establezimenduak kalitate maila altuak bermatzen duen gestio sistema bat ezarri duela bere instalazio zein eskainitako zerbitzuetan.
Aipamen hau Ekonomia Ministerioko Turismo Idazkaritza Nagusiak babesten du, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburuordetzak aldeztu eta EUSKALITek kudeatzen du. Debagoieneko Mankomunitateak programaren garapena bultzatu du eskualdean, ezarpenaren jarraipena eginaz.
Diploma jaso duten entitateak:
Alojamenduak:
ANTZUOLA: Ibarre nekazalturismoa
ARRASATE: Arrasate Hotela
OŅATI: Arregi nekazalturismoa, Etxe Aundi Hotela, Soraluze Hotela
Jatetxeak:
ARETXABALETA: Baster Alde
ARRASATE: Hilarion, Kanpazar
BERGARA: Lasa, Zumelaga
LEINTZ GATZAGA: Gaztainuzketa
OŅATI: Etxe Aundi, Goiko Benta
Turismo bulegoak:
Debagoieneko Turismo Informazio eta Interpretazio Zentroak (Debagoieneko Mankomunitatea)
|