2008-02-27 / 09:41
MUNDUMIRA, MUNDUKO KULTUREN FESTA MARTXAN.
Bergaran, ekainaren 6, 7 eta 8an izango da.
MUNDUMIRA, munduko kulturen jaia, Debagoienean Bergaran ekainaren 6, 7 eta 8an izango da; Debagoiena eskualdea lurralde desberdinetatik etorritakoen topagune bihurtuz eta aldi berean, aukera izanik gure ondare historikoa, artistikoa eta naturala erakusteko eta ezagutzeko.
Jaialdia etorkizuneko gizartearen islada izan daiteke; bizirik dagoen lurralde batetan sortu daitekeenaren adierazle; beti ere, norberaren kulturaren ezaugarriak mantenduz eta beste kulturen ezaugarriak ezagutuz.
Jarduera honekin eskaintza integrala luzatu nahi da; eskualdeko irudia Euskal Herrian zehar zabalduz eta aldi berean, turismo eta aisialdiko eskaintza kulturala zabalduz.
Jaialdiak atal desberdinak izango ditu:
- Mundu osoko musikak: kontzertuak, tailerrak...
- Erakusketak, mahai inguruak.
- Haurrentzako jolasak.
- Mendi eta senderismoko azoka; mendi irteerak.
- Ibilaldi gidatuak.
- Artisautza azoka.
- Boulder txapelketa.
- Euskal Herriko ONGen Topagunea, etab...
Laster egingo da jaialdiaren aurkezpena.
Antolatzaileak: Debagoiena Mankomunitateko Turismo eta Kultura Sailak, Euskal Herria aldizkaria.
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Berrikuntza eta Jakintzaren Gizartea sailak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila eta eskualdeko hainbat eragile pribatu.
Informazio gehiago:
Debagoieneko Mankomunitatea
Turismo Saila
Telf: 943 79 64 63
|