2007-11-07 / 16:13
Suradesak etxebizitzetan obrak egiteagatik jaso daitezkeen laguntzetaz informatzen du.
Suradesak, Debagoieneko Birgaitze Elkarteak, biztanleriari gogorarazi nahi dio etxebizitzetan obra lanak egiteagatik jaso daitezkeen dirulaguntzak kudeatzen jarraitzen dutela.
Laguntzak, etxebizitza barruko obrengatik eta jabekideen komunitateek egiten dituzten obra lanengatik jaso daitezke.
Laguntzak, onura fiskalak edo dirulaguntza zuzenak izan daitezke, hala nola, itzuli beharrik gabeko laguntzak eta baldintza onuragarrietan ezarritako maileguak. Horretarako, eta beti obra hasi aurretik, Eusko Jaurlaritzaren aurrean dirulaguntza eskaera bat egin behar da (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Ordezkaritza), Suradesan jaso behar den Instantziaren bitartez.
Eskuratu daitezkeen laguntzak, Udaletxeak onartutakoak, ordenantza munizipaletan ezarritakoaren arabera, eta Eusko Jaurlaritzak onartutakoak, 317/2002 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa, ezarritakoaren araberakoak izango dira.
Prentsa oharra hemen daukazu.
|