Estatutua
Oharra: Estatutu hauek aldatzen ari gara.
Arautegia
Atarikoa
Benetako autonomiaren azarpenak lurralda antolakuntza egokiagoa ekarri behar du, eta, Euskal Harriak dauzkan eskuarteekin geure ingurugiro fi-siko eta naturala antolatu aurretik, ezinbestekoa da lurralda eta jakil-sail politi-ka bakoitzaren agindupean egongo den aramua zehatz mugatzea eta hiritarrak eskatzen dituzten zerbitzu, hornidura eta beharkizun mailak aukeratzako esku-bide demokratikoa eskaintzea.
Lurralda antolakuntzarako edozein politika izan, beharrezko gertatzen da eskualderako banaketa ekintzarako mugatzat.
Eskualdea zenbait hornidura publikoaren gestio kontrola eta zerbitzu emaitza egiteko muga egokia da, horretarako Udalaren aramua estu eta lurral-de historikoarena franko zabalegia gertatzen baita.
Anitz udalen elkarketa -ibar udalerri, alkatego nagusi, elkargo eta aran, talde eta anaigo moduan- Euskal Harria politikoki osatu zen Batzarra edo Korte Nagusietan lurralde osoaren erdintasunezko ordezkapenaren borondateari da-gokio, eta tradiziozko era hoien gaurko ordaina eskualdea, hiritarrak definitu eta onartutakoa, nortasun juridiko osoko erakundea, Politika eta ekonomiazko autonomia izango duena, ezaugarri bateratuak dituzten udalek osatutakoa eta Euskal Herriko egoera demografiko, gisa-ekonomiako eta kultural berrira egoki-tu behar dena, beste zenbait erakunderekin batera lurraldearen ordezkapen po-litiko hobeagoa, eta Euskal Herri mailako orekatze orokorra eta aukera berdi-nak eskain ahal izaten lagunduko duen udal zerbitzu publikoen emaitzan ber-dintasunezko antolaketa izan dezan biztanle guztientzat.
Eskualdea eraikitze hori, udala eta lurralde historikoaren bitartean dago-en erakunde politiko-administratibo bezala, ezin liteke onarpen administratibo suilera mugatu; zerbitzu eta bitarte tekniko eta materialak deserdiratzea,, es-kualde mailako erakunde eragileak usatuz finantzaketa egokia eratzea, zeina hasiera-hasieratik legea erabiliz Zerbitzu Udal Elkartearen bidez egin baitaite-ke, gauza beharrezkotzat agertzen zaizkigu. Euskal lurraldearen antolaketara-ko garrantzi handikoa izango da, euskal historian zehar gauzatu izan den filo-sofiaren oinarria jasotzen duen heinean: boterearen iturri eta funtsa hiritarrek askatasunez osatutako elkartetik dator, lurralde mugatu bat duela egonarri, eta zeinak bere egituraketa politikoaren baldintza usatzen baitu.
Planteamolde honen zentzuan eta eskualdea eraikitzeko saio zehatz bat bezala, nortasun juridiko bereziz, Deba Garaiko Udal Elkartea azaltzen da, be-deratzi udalek osatutako lurralde gisa-geografiakoa, hauetatik zurtzi Gipuz-koakoak (Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oņati) eta bata Arabakoa (Aramaion), eta nortasun juridi-koaz hornitua, Udal Elkarte eraren moduan,. udal gainetiko edu udal arteko zenbait zerbitzu emateko sortua.
Deba Garaiko Udal Elkartea usatzen duten bederatzi Udalek Leku Erre-gimenaren Legeaz, 1955eko Ekainaren 24ean emandako testua, eta Leku Erregi-meneko Estatutuaren Oinarri Legeaz, 1975eko Azaroaren 19koa, baliatuz abiatu ziren.
Lehendabiziko Batzordeak berak ere jadanik, hasierako Estatutuak ber-tan jasotzen diren helburuez gain ulertu zituen, luzaruari begira egindako elkar hartze nahitarako baten bitartez. Elkartzen diren Udalentzako baliozko bide bat urratzeko esperantzan eta gure lurraldean zerbitzu publikoen eskaintzan oreka handiagorako bide bat zabaltzearen alde lan egiten delako ziurtasunare-kin; guzti hau, noski, Lurralde Historiko bakoitzaren barruan udal eta herrial-de autonomia ziurrago bat lagunduko duen itxuratze instituzional berriaren zain, hurregatik beste herrialde eta Lurralde Historikoetako Udalekiko elkar harre-man berezkoak eten gabe noski, Deba Garaiko Udal Elkarte Zerbitzuak, Gi-puzkoako eta Arabako Foru Aldundien oniritziaz eta Eusko jaurlaritza-renaz, hurrengo Estatutu eta Ordenantzak hartzen ditu aintzakotzat.
Deba Garaiko Udal-Elkartearen Arautegi eta Ordenantzak
Udal-Elkartearen Batzorde Eragileak onartu testua. 1979ko urriaren 31an eta berronartua Eskualde Biltzarrean, 1980ko ekainaren 21an.
Estatutua word formatuan