Debagoieneko Mankomunitatea
1-. Debagoieneko Mankomunitatea 1976an eratu zen Gipuzkoako eskualde honetako 8 udalen artean zenbait zerbitzu elkarrekin emateko, ekonomia, operatibitate eta egokitasunagatik eskualde-mailako tratamendua eskatzen duten zerbitzuak, alegia.
2-. Debagoiena eskualdea Gipuzkoako Lurralde Historikoaren hego-mendebaldean dago, Euskal Autonomia Erkidegoaren erdi-erdian.
3-. Debagoieneko Mankomunitatea Udalei zerbitzuak emateko erakundea da, legez udal-eskuduntzakoak diren zerbitzuak baina Udalek Mankomunitatearen esku utzi dituztenak.
4-. Honako Udal hauek osatzen dute:
| Herria |
Biztanleak |
Eremua |
| Antzuola |
1.900 |
29,70 Km2 |
| Aretxabaleta |
6.300 |
26,96 km2 |
| Arrasate-Mondragon |
23.166 |
34,20 Km2 |
| Bergara |
15.075 |
77,05 km2 |
| Elgeta |
960 |
16,96 km2 |
| Eskoriatza |
3.921 |
40,41 km2 |
| Leintza-Gatzaga |
243 |
14,72 km2 |
| Oņati |
10.780 |
108,22 km2 |
Gaur egun, zerbitzu hauek ematen ditu:
- Lurraldearen Antolamendua.
- Kirol-ekintzen koordinazioa.
- Elbarrien garraioa.
- Ingurumena.
- Abere Hiltegia.
- Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentzia.
5-. Gaur egun Arrasaten dago kokatuta, eta bertan ditu bere bulego nagusiak.
6-. Hona hemen Gobernu-organoak:
- a) Eskualdeko Osoko Bilkura: organo beregaina, udalerri bakoitzeko zinegotzi guztiek osatua.
- b) Gobernu Junta, Mankomunitatearen kudeaketarako. Udalen ordezkariek osatzen dute, 16 direlarik guztira: 4 Arrasatekoak, 3 Bergarakoak eta 3 Oņatikoak, 2 Aretxabaletakoak eta bana beste udalerrietakoak. Beren artean aukeratzen da lehendakaria, lehendakariordea eta diruzaina.
Helbidea:
Debagoieneko Mankomunitatea
Arrasate Pasealekua, 5 behea.
20500 Arrasate.
Tlfnoa: 943 79 33 99/89
Faxa: 943 77 08 54
Helbide elektronikoa.