Hemen zaude:   Sarrera »  Kirola-Kultura-Aisia »  Kirola »  Topaketak
Kirola

  Ikastaroak eta Hitzaldiak
  Txapelketak
  Kirol jaiak
  Topaketak
  Kirol Txartela
  Kirol egokitua
  Kirola euskaraz

Topaketak

Kirol politikari buruzko topaketak

Kirol arloan lanean dihardugun erakunde eta elkarte ezberdinetako teknikari, politikari, entrenatzaile eta interesatu guztiei zuzenduriko erreflexio jardunaldiak dira honako hauek. Gaurkotasuna eta interesa izan dezakeen gai bat aukeratu eta sakonki aztertuz ondorio batzuk ateratzen saiatzen gara guztion artean.

Topaketa hauek antolatzen 1993. urtean hasi ginen eta dagoeneko urteroko jarduera bihurtu zaigu. Lehenengo, hirugarren eta bostgarren urteetan Euskadi mailako deialdia egin izan dugu eta ondoren liburuak ere argitaratu izan ditugu. Bigarren laugarren eta seigarren urteetan berriz, bailara mailako topaketak izan dira, maila apalagokoak, baina ez interes gutxiagokoak.

Hauek dira orain arte jorratutako gaiak:

  • "Osasun eta Kirol Zerbitzuen arteko sinergiak", 2005
  • "Kirol eskaintza publikoaren eta pribatuaren arteko bateragarritasuna", 2003
  • "Kirol elkartegintzaren oraina eta geroa", 2001
  • "Kirol Zerbitzu mankomunatuak", 1999
  • "Futbolaren eragin negatiboa gainontzeko kirolengan", 1998
  • "Kirolaren babesa", 1997
  • "Debagoienako kirol instalazioen mapa", 1996
  • "Emakumearen kirol aisialdia", 1995
  • "Eskola kirola eta kirol federatua", 1994
  • "Erakunde eta kluben arteko harremanak. Dirulaguntzak", 1993