Kirol jaiak
Hiru dira Debaboieneko Mankomunitateko Kirol Zerbitzutik urtero antolatzen ditugun Kirol Jaiak:

Denontzako kirol jaia
Kirol jai honek bailarako ezgaitasun psikiko edota fisikoak dituzten pertsonak elkartzen ditu. Elkarte desberdinen laguntzaz kirol eta jolas egokitu ezberdinak antolatzen dizkiegu beraiek ere kirolaren inguruan jai egun bat bizi dezaten. Oso garrantzitsua da arazo desberdin hauek dituztenei kirola egiteko aukera eskeintzea, eta honekin, nolabait, beraien muga psikiko-fisikoak gainditzen laguntzea.
Edadetuentzako kirol jaia
Edadetuen Kirol Jaia bailarako jubilatu guztiei zuzendurik dagoen jarduera da.
Debagoienako herri guztietan 3. adineko pertsonei gimnasia klaseak eskaintzen zaizkienez, gure asmoa bailarako edadetu guztiak elkartu eta kirol jarduerak antolatuz, jai giroan egun alai bat pasaraztea da.
Jokuak bukatu ondoren eta indarrak errekuperatzeko luntxa eta dantza saio eder bat ere eskeintzen dizkiegu. 1993. urtean hasi ginen kirol jai hau antolatzen, eta pozgarria da benetan, adin honetako pertsonak halako ekintzetan partehartzen ikustea.
Eskolarteko olinpiada
Ekintza honen helburu nagusia 5. eta 6. mailako neska-mutikoei urtean zehar Eskola Kirola Programaren barruan ezagutu ez dituzten joku edo kirolak eskaintzea da, bide batez jai giroko kirol-egun borobila biziaraziz.
Debagoienako Eskolarteko Olinpiada hauek antolatzen 1989. urtean hasi ginen eta geroztik ikasturte bukaera aldera urtero burutu izan dira bailarako herri ezberdinetan.