Hemen zaude:   Sarrera »  Kirola-Kultura-Aisia »  Kirola »  Ikastaroak eta Hitzaldiak
Kirola

  Ikastaroak eta Hitzaldiak
  Txapelketak
  Kirol jaiak
  Topaketak
  Kirol Txartela
  Kirol egokitua
  Kirola euskaraz

Ikastaroak eta Hitzaldiak

Kirol zerbitzuen helburuen artean Debagoienako kirolaren kalitatea hobetzea eta kirol eskaintza ahalik eta gehien zabaltzea daudela kontuan izanik, honako jarduerak antolatu ditugu eta antolatzen dihardugu:

Promozio ikastaroak

Herritarrei ohikoak ez diren kirol jarduera berriak ezagutu eta praktikatzeko aukera ematea da ikastaro mota hauen helburua. Hainbat izan dira orain arte antolatutarikoak. Besteak beste:

  • Golfa
  • Piraguismoa
  • Patinajea
  • Arku tiraketa
  • Eskalada

Formazio ikastaroak

Ikastaro hauen xedea kirol arloan dabiltzan irakasle, monitore edota entrenatzaileen formazioa hobetzea da. Ikastaro batzuk kirol ezberdinetako federazioekin batera antolatzen diren eta titulua lortzeko balio izaten duten bitartean, beste batzuk ez dute inolako titulurik eskuratzeko balio izaten. Orain arte burutu diren ikastaroen artetik honako hauek nabermenduko genituzke:

  • Areto futbola
  • Atletismoa
  • Aerobica
  • Badmintona
  • Igeriketa
  • Errugbia
  • Txirrindularitza
  • Euskal Pilota
  • Tenisa
  • Ur soroslea
  • Lehen laguntzak
  • Bendaje funtzionala

Hitzaldiak

Herritarrengan Kirol Kultura garatu asmoz hitzaldiak ere antolatu ohi ditugu. Honakoak izan dira azkenaldian jorratutako gaiak:

  • Elikadura eta kirola
  • Elikadura eta osasuna
  • Espezializazio goiztiarra