Kirol egokitua
Gaitasun fisiko eta psikiko guztiak dituzten pertsonentzat jarduera fisikoa edo kirola egitea osasungarria eta mesedegarria dela baderitzogu, zer esanik ez dago kirolak ezgaitasun fisiko edo psikikoa duen pertsona bati egin dakiokeen onuraz. Arrazoi eta sinesmen hau dela medio, Debagoienako Mankominutatetik ezgaitasun fisiko edota psikikoak dituzten herritarrentzat honako jarduera eta zerbitzuak eskaintzen ditugu:
- Igeriketa egokitua.
- Gorputz jarduera egokitua.
- Burmuin elbarritasuna eta bestelako gorputz desgaitasun larria dutenentzako klub mailako Kirol eskeintza.
- 8tik 10 urtera bitarteko neska-mutil guztiak eta ezgaitasuna duten ikasleentzako Kirol Egokituko Jardunaldiak: Saskibaloia eta Slalom gurpilezko aulkian, Boccia, Baloibole eserita eta Goal Ball.
- Denontzako Kirol Jaiak.