Kirola-Kultura-Aisia
Debagoieneko Mankomunitateak abian jarri duen berregituraketaren ondorioz sortutako batzorde koordinatu berrietakoa berau.
Kirol batzordeak bide luzea egina zuen arren, aurreko legealdian prestatu eta oraingoan garatzen hasitako estrategi-planak antzemandako hutsune nabarmena betetzera dator Kultura eta Aisiarena.
Kirol batzordeari gagozkiola, orain arteko kirol jaiei eutsi, bailara mailako txapelketa eta ikastaroak mantendu eta herrian herrikoak abiapuntu hartuta, Debagoieneko kirol azpiegituren errolda burutzea nabarmenduko nituzke epe motzera jarritako helburuen artetik.
Kultura eta Aisiari dagokionean, berriz, Mankomunitate mailako Kultur-Agenda argitaratzeko komenigarritasun eta bideragarritasunaren azterketa egitea litzateke xedeetako bat. Halaber, Kultur ekipamentuen eta zortzi herrietako kultur taldeek bizi duten egoeraren diagnosiak lehenetsiko ditugu.
Azkenik, ezin aipatu gabe utzi batzorde batean zein bestean, Murekin lankidetza hitzarmenak abiarazteko dagoen borondatea.