|
 |

Etxeetako zabor bilketa

Norentzat da?
Zer biltzen da?
Non utzi?
Noiz?
Nola?
Zer egiten da hondakin hauekin?
Datua
Norentzat da?
Eskualdeko etxebizitza guztientzat, baita denda, ostatu, zerbitzu-enpresa eta bulegoentzat ere.
Industrietan sortutako hondakinak, hirietakoekin parekagarri direnak, ere hemen sartzen dira (bulego, jangela, etab.en garbiketa). Gora
Zer biltzen da?
Gaur egun gaikako bilketarik ez duten hondakinak bota behar dira zabor-poltsa horietara.
- Bai: Gai organikoak (jaki solidoak, barazki, fruta, arrain, haragi eta abarren hondarrak, etab.), berriro erabili edo birziklatu ezin diren zatiak (konpresak, pixoihalak, zigarro-mutxikinak, garbiketako hautsa, boligrafo erabiliak, etab.)
- Ez: EZ: berriro erabili edo birziklatu daitezkeen zatiak (beirazko edo plastikozko ontzikiak, latak, metalezko ontziak, brick-a, papera, kartoia, arropa, oinetakoak, etab.), etxeko hondakin arriskutsuak (pilak, fluoreszenteak, etxetresna elektrikoak, disolbatzaileak, pinturak, olioak, etab.).Gora
Noiz?
Bilketa egunetan, 20:00etatik 22:00etara.
Bilketa egunak:
- Asteartea, osteguna eta igandea: Arrasate, Leintz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Elgeta eta Bergarako Ubera eta San Juan auzoak.
- Astelehena, asteazkena eta ostirala: Bergaran (lehen aipaturiko auzoetan izan ezik), Oņatin eta Antzuolan.
- Jai egunetan zerbitzua mantentzen da. Abenduak 24 eta 31an, bilketa eguna suertatzen bada, zaborra goizez, 11:00-13:00 tartean atera behar da. Gora
Non utzi?
Zabor-poltsak kolore berdeko edukiontzietan utzi behar dira. Edukiontziak ez dauden lekuetan, eginbehar honetarako dauden bilketa lekuetan utzi behar dira (Z/B lekuak).Gora
Nola?
Edukiontzia beteta baldin badago, hurbilen dagoen beste edukiontzi batera eraman behar da zabor-poltsa, baina sekula ez utzi kalean. Ez utzi pixu handiko poltsak. Zaila da honelakoak kamioira kargatzea eta azkenean, hautsi egiten dira. Ongi itxitako poltsa egokietan utzi zaborra (ez daitezela hautsi edo ireki)Gora
Zer egiten da hondakin hauekin?
Edukiontzietan utzitakoa astean 3 egunetan biltzen da eskualdeko udalerri guztietan eta Akeiko transferentzi plantara eramaten da. Han edukiera handiko kamioietara aldatzen da eta gero Beasaingo Sasieta zabortegira eramaten da.
Kontutan izan zabor edukiontzira botatzen dituzun hondakinak EZ direla inoiz aprobetxatuko. Zabortegian estali eta betiko geratuko dira. Hondakin birziklagarriak botatzeko ERABILI GAIKAKO BILKETA ZERBITZUAK. Gora
Datua:
Debagoieneko eskualdean 17.783 tona banandu gabeko zabor sortu ziren 2004 urtean (biztanle bakoitzak eguneko 0,79 kilo zabor).Gora
|
 |
 |
 |
|