Hemen zaude:   Sarrera »  Ingurumena »  Ingurumen Zerbitzuko TASAK
Etxeetako zabor bilketa

Hondakin handien bilketa

Etxeetako papera eta kartoia

Ontzi arinak

Beirazko ontzikiak

Pilak

Puntu Berde Mugikorra

Denda eta lantegietako kartoia

Ehunkien bilketa

Garbiguneak

Inausketa eta lorezaintzako hondakindegia

Epeleko Hondakin geldoen zabortegia

Ingurumen Zerbitzuko TASAK

Hondakinen kudeaketa txostena


Ingurumen Zerbitzuko TASAK

Epeleko Hondakin Geldoen Zabortegia

Akeiko transferentzi planta

Paper-kartoi eta ontzi arinen edukiontzietan galdutako gauzak bilatzeko zerbitzua


EPELEKO HONDAKIN SOLIDO GELDOEN ZABORTEGI-ZERBITZUA EMATEAGATIKO TASAK - 2010
KONTZEPTUA
TASA (€/Tm)
Eraikuntza eta eraisketetako hondakin garbiak.
Adreiluak, teilak, hormigoia, zeramikazko gaiak, zementua, eskaiola, harri-lana, axuleiuak eta antzekoak, beste osagaien nahasterik gabekoak.
5,15 €/Tm
Indusketa-soberakin garbiak.
Lur garbiak, lurzoruak, haitzak, harri xehea, balasto edo legarra, hondarrak, harria, beste osagairik nahastuta izan gabe. Ekoizle bakoitzeko eta urteko:
≤ 500 Tm.
501-2.000 Tm.
≤500 Tm: 5,15 €/Tm
501-2.000 Tm.: 20,60 €/Tm
Poluitutako indusketa soberakin edo eraikuntza eta eraispeneko hondakinak.
Hondakin arriskutsuak ez diren, baina behar diren ikerketak egin eta gero, eta indarrean dagoen legeriaren arabera, poluitutako materialak bezala klasifikatzen direnak, beste osagairik nahastuta izan gabe.
20,60€/Tm
Arriskutsuak ez diren industri hondakinak.
Industri prozesu homogeneoetatik datozen hondakinak, inolako nahasterik gabeak, zepa edo eskoriak, galdaketako hondarrak, erregogorrak eta labe garaietako eta burdin-urtzetik sortutako hondakinak, ijezketatiko axalak.
6,64 €/Tm

Arriskutsuak ez diren hondakin- nahasturak.

- Arriskutsuak ez diren industria hondakinak, eraikuntzako eta eraispeneko hondakin garbiak, edota indusketa-soberakin garbiak beren artean nahasiak edozein proportziotan.
- Arriskutsuak ez diren hondakinak plastikoa, goma, kautxua, metala, beira edo edozein motatako ontziak nahastuta dauzkatenak, edozein proportziotan.
- Poluitutako indusketa soberakin edo eraikuntza eta eraispeneko hondakinak, lur edo material garbiekin edo beste arriskutsuak ez diren hondakinekin nahasiak edozein proportziotan.

35,19 €/Tm
Dohainik onartuko dira eraikuntza eta eraispeneko hondakin, indusketa-soberakin edo nahasturen bi ekarraldi gehienez hilean, etxeko lan txikietatik sortuak, betiere Gehienezko Pisu Baimendua (PMA) 3.500 kiloko duten ibilgailuetan ekartzen badira eta industria-hondakinak, poluitutako eraikuntza eta eraispeneko hondakinak edo poluitutako indusketa soberakinak ez baldin badira.
Dohainik
Onartuko ez diren hondakinak.
Ez dira onargarriak ez bakarrik, ez beren artean nahastuta, ez beste hondakin batzuekin nahastuta:
- Debagoieneko Mankomunitateko eskualde eremuan sortu ez diren hondakinak
- Indusketa soberakin garbiak: ekoizle bakoitzeko eta urteko 2.000 Tm baino gehiago.
- Zura edo egurra (sabai izuna barne).
- Papera eta kartoia.
- Hondakin arriskutsuak, horrelakoak eduki dituzten ontziak barne.
- Hondakin organikoak.
- Zaborrak, etxeetako hiri-hondakinak.
- Erabileratik kanpoko pneumatikoak.
- Altzariak eta tresnak.
- Baimenik gabeko industri hondakinen nahasteak.
-Oro har, Debagoieneko Mankomunitateak onartzeko ezarri dituen baldintzak betetzen ez dituzten hondakin guztiak.
EZ ONARGARRIAK
GAO 246 zbk. 2009/12/30ekoa


Gora



AKEIko Transferentzi Plantan hiri hondakinak utzi eta kudeatzeko zerbitzua emateagatik kobratu beharreko tasa.
TASA (€/Tm)
Tasa bakarra 117,51 €/tona
Onartuko ez diren hondakinak.

- Inausketa eta lorezaintzako hondakinak..
- Akabatutako etxe-abereak.
- Altzariak eta tresnak.
- Bertan behera utzitako ibilgailuak.
- Eraikuntzako eta etxe-konponketako obra txikietatik datozen hondakinak.
EZ ONARGARRIAK
Hondakinak poltsa itxietan utzi behar dira. Aurrez Mankomunitatearen baimen idatzia behar da.

Gora