|
 |

Puntu Berde Mugikorra

Norentzat da?
Zer biltzen da?
Noiz eta non aurki dezakegu?
Nola?
Zer egiten da hondakin hauekin?
Ingurumenarentzako onurak
Datua
Nori zuzendua dago?
Eskualdeko etxe guztiei. Gora
Zer jasotzen du?
- Bai: sukaldeko olio erabilia (motore olioarekin nahastu gabe), fluoreszenteak, bateriak, toner kartutxoak, erradiografiak, pilak, telefono mugikorrak, termometroak, etxe tresna elektriko txikiak, motore olioak (ontzi itxietan), pinturak (ontzi itxietan), disolbatzaileak (ontzi itxietan), garbitasun produktuak (lixiba, amoniakoa,...), pestizidak eta antzerakoak (ontzi itxietan), aerosol ontzi beteak edo erdi beteak.
- Ez: arropak, ehunak, oinetakoak eta antzerakoak, zabor poltsak, aerosol ontzi hutsak eta beste metalezko ontziak, beirazko ontziak, plastikozko ontziak, brick ontziak, kartoia eta papera, etxe-tresna elektriko handiak (ordenadoreak, garbigailuak,...), altzariak eta beste hondakin handiak, egurrezko hondakinak, lorezaintza eta inausketa hondakinak, metalezko hondakinak, gurpil-estalkiak, obra hondakinak. Gora
Garrantzitsua:
- Ez dira hondakin industrialak edota tailerretakoak hartuko. Etxeko hondakinak bakarrik onartzen dira.
- Ostalaritzako establezimenduek atez-ateko bilketa zerbitzua dute (deitu ECOGRASera, 943 47 23 35 telefonora). Gora
Noiz eta non aurki dezakegu?
| noiz eta non |
| Herria |
Lekua |
Eguna |
Ordutegia |
| Antzuola |
Herriko plaza (frontoi ondoan) |
Hemen begiratu
|
9:00-13:00 |
| Aretxabaleta |
Gernika plaza |
Hemen begiratu |
9:00-13:00 |
| Arrasate |
Laubide plaza (arropen merkatua) |
Hemen begiratu |
9:00-13:00 |
| Bergara |
Merkatu plazaren ondoan |
Hemen begiratu |
9:00-13:00 |
| Elgeta |
Mendizaleen plaza (Udaletxe parean) |
Hemen begiratu
|
16:00-20:00 |
| Eskoriatza |
Eduardo Gorosarri Jaunaren plaza (merkatua) |
Hemen begiratu |
9:00-13:00 |
| Leintz-Gatzaga |
Herriko plazan |
Hemen begiratu |
13:30-14:30 |
| Oρati |
Merkatu plaza (Foruen Enparantzaren ondoan) |
Hemen begiratu |
9:00-13:00 |
Gora
Nola utzi behar ditugu hondakinak?
- Sukaldeko landare olio erabilia beirazko, plastikozko edo brick moduko ontzi batean eramango dugu. Horrela nahi izanez gero, Puntu Berde Mugikorreko arduradunak ontzia garbituko digu. Bestela, bertan geldituko da kudeaketa egoki bat izan dezan.
- Fluoreszenteak beren kartoizko kaxetan utziko ditugu.
- Likidoak diren hondakin arriskutsuak (motore olioak, pinturak, disolbatzaileak, garbikariak, pestizidak eta antzerakoak) pote itxietan utziko ditugu. Gora
Zer egiten da sukaldeko landare olio erabili eta etxeko hondakin arriskutsuekin?
- Landare olio erabilia birziklatu egiten da biodiesela sortuaz. Biodiesela biodegradagarria da eta egungo erregai fosilek baino gutxiago kutsatzen du.
- Etxeko hondakin arriskutsuak sailkatu eta kudeatzaile baimendu batengana bidaltzen dira.
Zure partehartzeak saria du: xaboitxo bat opari !!!! Gora
Ingurumenarentzako onurak:
- Olio erabilia uraren hodietatik botako ez dugunez, ibaiaren kutsadura eta saneamendu sarean arazoak ekiditen ditugu.
- Lurrak eta ura kutsatzen dituzten hondakin arriskutsuen kontrolik gabeko isurketak ekiditen ditugu. Gora
Datua:
Puntu Berde Mugikorrak batez beste hilean 1.200 litro landare olio bildu zituen 2004an Debagoienean. Gora
|
 |
 |
 |
|