Pilak

Norentzat da?
Zer biltzen da?
Non utzi?
Noiz?
Nola?
Zer egiten da hondakin hauekin?
Ingurumenarentzako onurak
Datua
Norentzat da?
Eskualdeko etxebizitza guztientzat, baita denda, ostatu, zerbitzu-enpresa eta bulegoentzat ere. Gora
Zer biltzen da?
- Bai: Mota guztietako pilak (alkalinoak, botoi-pilak, telefono mugikorren bateriak, etab.)
- Ez: Karkasa edo aparatu elektrikoak, telefono mugikorrak, edo hauen kargadoreak, pilak eramateko erabili dugun poltsa.Gora
Non utzi?
Sistemara atxikitako dendetan. Baita udaletxe, ikastetxe eta osasun zentroetan ere.
Zure udalerrian gertuen daukazun bilketa puntua ezagutzeko, zapaldu dagokion loturan:
Antzuola
Aretxabaleta
Arrasate
Bergara
Elgeta
Eskoriatza
Leintz Gatzaga
Oņati
Gora
Noiz?
Lan-eguentan, dendak, udaletxeak, ikastetxeak edo osasun zentroak zabalik dauden orduetan. Gora
Nola?
Pilak bakarrik, inolako karkasa edo aparatu elektrikorik gabe. Gora
Zer egiten da hondakin hauekin?
Recypilas, S.A. enpresara bidaltzen dira. Pilak osatzen dituzten metalak errekuperatzen dira, orokorrean toxikoak direnak (merkurioa, kadmioa, beruna...). Gora
Ingurumenarentzako onurak:
Pilak osatzen dituzten metalak errekuperatzen dira, orokorrean toxikoak (merkurioa, kadmioa, beruna...). Honela hondakin toxiko hauen kontrolik gabeko isurketak ekiditen dira. Gora
Datua:
Bi gramoko botoi-pila batek 600.000 litro ur kutsatu ditzake (pertsona batek bere bizitzan zehar kontsumitu dezakeen uraren boskoitza. Gora