Etxeetako papera eta kartoia

Norentzat da?
Zer biltzen da?
Non utzi?
Noiz?
Nola?
Zer egiten da hondakin hauekin?
Ingurumenarentzako onurak
Datua
Norentzat da?
Eskualdeko etxebizitza, erakunde, denda, ostatu eta bulego guztientzat. Gora
Zer biltzen da?
- Bai:
- Kartoiak: kartoizko ontzikiak, gaileta-kaxak, zereal-kaxak, zapata-kaxak, etab.
- Papera: egunkariak, aldizkariak, publizitatea, paperezko poltsak, etab.
- Ez:
- Erabilitako pixoihalak.
- Plastifikatutako, zira emandako edo metalizatutako paperak.
- Brick-ak.
- Dendetako eta lantegietako kartoia, zerbitzu berezi baten bidez biltzen da.
- Ezpain-zapi eta sukaldeko paper erabiliak. Zikindutako edo bustitako paperak.
- Papera/kartoia edukiontzira eramateko erabili ditugun plastikozko poltsak.
- Papera koadernatzeko grapak edo bestelako sistemak.
- Beirazko edo plastikozko ontzikiak, latak, metalezko ontzikiak. Gora
Non utzi?
Kolore urdineko edukiontzietan. Gora
Noiz?
Urte osoan, edozein egunetan, edozein ordutan. Gora
Nola?
Edukiontzia beteta balego, hurbilen dagoen beste edukiontzi urdinera eraman behar dira papera eta kartoia, sekula ez utzi kalean. Edukiontzira sartu aurretik tolestu kartoizko kaxak. Gora
Zer egiten da hondakin hauekin?
Papera eta kartoia klasifikatu, fardoak egin eta papergintza enpresetara bidaltzen dira, paper edo kartoi birziklatua egiteko. Gora
Ingurumenarentzako onurak:
- Paper eta kartoi birziklatua egitearen prozesua, egurretik hasita baino askoz prozesu garbiagoa da, eta ingurumenarekiko atseginagoa:
- Ez da egurra erabili behar ezta zuhaitzik moztu behar.
- Ura eta energia aurrezten dira.
- Fabrikazioan sortzen den kutsadura txikiagoa da.
- Zabortegia gutxiago betetzen da. Gora
Datua:
Tona bat paper berri egiteko, 20 urte inguruko 14 zuhaitz, 5.000 kw/ord. energia eta 100.000 litro ur behar dira. Gora