Ontzi arinak

Norentzat da?
Zer biltzen da?
Non utzi?
Noiz?
Nola?
Zer egiten da hondakin hauekin?
Ingurumenarentzako onurak
Datua
Norentzat da?
Eskualdeko etxebizitza guztientzat, baita denda, ostatu, zerbitzu-enpresa eta bulegoentzat ere. Industrietan sortutako hondakinak, hirietakoekin parekagarri direnak, ere sartzen dira (bulego, jangela, etab.en garbiketa). Gora
Zer biltzen da?
- Bai: Plastikozko ontzikiak (elikagai, olio, garbigarri, kosmetiko, etab.enak), plastikozko poltsak, metalezko ontzikiak (aluminiozko poteak, kontserba-poteak, etab.), brick-ak, hustutako aerosolak.
- Ez: Ontziak ez diren plastikozko edo metalezko gauzak (plastikozko jostailuak, etxetresna elektriko txikiak, toner erabiliak, sukaldeko edo komuneko tresnak, gomazko eskularruak, zartaginak, etab.). Beirazko, paperezko eta kartoizko ontziak. Gora
Non utzi?
Kolore horiko edukiontzietan. Gora
Noiz?
Urteko egun guztietan, edozein egunetan, edozein ordutan. Gora
Nola?
- Ontzikiek hutsik egon behar dute erabat eta ahal bada, garbituta
- Ontzikiak tolestuta bota, horrela toki gutxiago behar dute.
- Ez sartu edukiontzian poltsa osoa ontzikiak barnean dituela. Lehendabizi ontzikiak sartu eta gero bota poltsa.
- Edukiontzia beteta badago, eraman ontzikiak hurbilen dagoen hurrengo edukiontzira.
- Ez sartu ontzi bat beste batean sartuta.
- Kendu tapak plastikozko ontziei. Gora
Zer egiten da hondakin hauekin?
Edukiontzietan bildutakoa ontziak sailkatzeko Legazpiko plantara eramaten da. Han, ontzikiak banatu eta sailkatu egiten dira osagaien arabera: PEAD, PEBD, PET, aluminioa, altzairua, etab. Hauekin, plastikozko edo metalezko produktuak egiten dira. Gora
Ingurumenarentzako onurak:
- Produktuak plastiko birziklatuaz egitearen prozesua, petroliotik hasita baino askoz prozesu garbiagoa da, eta ingurumenarekiko atseginagoa:
- Ez da petrolioa erauzi ezta birfindu behar.
- Ura eta energia aurrezten dira.
- Fabrikazioan sortzen den kutsadura askoz txikiagoa da.
- Baliabide naturalak aurrezten dira (petrolioa, metalezko mineralak, etab.).
- Zabortegia gutxiago betetzen da. Gora
Datua:
Gure eskualdean 504 tona bildu ziren 2004an (8,2 kg ontziki arin biztanle bakoitzeko urtean). Gora