Inausketa eta lorezaintzako hondakindegia

Norentzat da?
Zer biltzen da?
Non utzi?
Noiz?
Nola?
Zer egiten da hondakin hauekin?
Ingurumenarentzako onurak
Datua
Egutegia
Norentzat da?
Eskualdeko udalerrietako garbiketa eta lorezaintzako zerbitzuentzat, baita nahi duten partikular edo enpresentzat ere.Gora
Zer biltzen da?
- Bai: Inausketa eta lorezaintzako hondakinak (adarrak, hostoak, etab.).
- Ez: Zatitu gabeko enbor lodiak (12 zm diametro baino gehiagokoak), organikoak ez diren garbiketa-hondarrak.Gora
Non utzi?
Akeiko transferentzi plantan horretarako prestaturik dagoen lekuan. Plantara sartu eta eskuinetara. Gora
Noiz?
Astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 14:00etara..Gora
Nola?
Erabiltzaileak araua hauek bete beharko ditu:
- Herritarrek eta enpresek Mankomunitatera deituko dute zerbitzua lehenengo aldiz erabili aurretik (943 79 33 99).
- Lekuari ahalik eta etekinik handiena atera pilo altuak eginez eta hutsuneak saihestuz.
- Ez utzi 12 zm baino diametro handiagoa duten enbor eta adarrik.
- Sarrera guztiak baskulan pisatu behar dira.
- Pisatze ticketean hondakinen jatorria adieraziko da eta honen kopia hiri hondakinen fosa ondoko gutunontzian botako da.Gora
Zer egiten da hondakin hauekin?
Enpresa espezializatu batek erretiratzen ditu ongarria (konposta) egiteko lehengaitzat erabiltzeko.Gora
Ingurumenarentzako onurak:
- Ongarri kimikoen erabilera murrizten da.
- Baliabide naturalak aurrezten dira.
- Zabortegiak gutxiago betetzen dira.Gora
Datua:
2004an eskualdean lorezaintza eta inausketako 759 tona hondakin bildu ziren.Gora
Garrantzitsua
Zerbitzua erabiltzeko aurretik deitu behar da 943793399 telefonora