Hemen zaude:   Sarrera »  Ingurumena »  Hondakin handien bilketa
Etxeetako zabor bilketa

Hondakin handien bilketa

Etxeetako papera eta kartoia

Ontzi arinak

Beirazko ontzikiak

Pilak

Puntu Berde Mugikorra

Denda eta lantegietako kartoia

Ehunkien bilketa

Garbiguneak

Inausketa eta lorezaintzako hondakindegia

Epeleko Hondakin geldoen zabortegia

Ingurumen Zerbitzuko TASAK

Hondakinen kudeaketa txostena


Hondakin handien bilketa

Norentzat da?

Zer biltzen da?

Non utzi?

Noiz?

Nola?

Zer egiten da hondakin hauekin?

Ingurumenarentzako onurak

Datua





Norentzat da?

Eskualdeko etxebizitza guztientzat, baita denda, ostatu eta bulegoentzat ere.Gora

Zer biltzen da?

Etxeko tresna handiak.

  • Bai: Altzariak, lastaira edo koltxoiak, linea zuriko etxetresna elektrikoak (hozkailuak, arropa-garbigailuak, etab.), linea gris-marroiko etxetresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak, etab.).
  • Ez: industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak, pneumatikoak, palet-ak, papera, kartoia, zabor poltsak.Gora

Non utzi?

Hurbilen dagoen zabor-edukiontziaren ondoan utzi behar dira tresna handi hauek.Gora

Noiz?

Bilketa egunetan, 20:00 eta 22:00ak artean. Bilketa egunak desberdinak dira udalerriaren arabera:

Bilketa eguna jaia bada, bilketa hurrengo edo aurreko egunean egingo da, hurrengo egutegiaren arabera. Abuztuan ere zerbitzua ematen da.

Abenduak 24 eta 31an, bilketa eguna suertatzen bada, traste zaharrak goizez, 11:00-13:00 tartean atera behar dira.

Nola?

Telefonoz deitu behar da, zerbitzuak ZER aterako den eta NON, aurretik jakin dezan. Tel. 943 71 19 38.

Hondakin handiak ongi metatuta eta bide publikoan ahalik eta enbarazurik txikiena egiteko moduan utzi. Ez utzi trasteak edukiontzian apoiatuta. Utzi gutxienez 30 cm-ko tartea. Lur azpiko puntuetan utzi hondakin handiak buzoia inguratzen duen plataformatik kanpo. tartea. Gora

Zer egiten da hondakin hauekin?

Hondakin handiak Altzaurtiko plantara eramaten dira, han sailkatu eta zatikatu egiten dira osagaiak banatzeko:

  • Linea gris-marroia. Indumetal Recycling, S.A. enpresara bidaltzen da.
  • Txatarra. Altzairu-galdategietan metala birziklatzen da.
  • Zur edo egur garbia. Aglomeratu bezala birziklatzen da.
  • Zur edo egur zikina. Erregai gisa erabiltzen da.
  • Erreusa. Birziklatu ezin diren zatiak zabortegira doaz. Gora

Ingurumenarentzako onurak

  • Energia eta baliabide naturalak aurrezten ditugu, hondakin handien materialak birziklatu edo energetikoki balorizatzen direlako.
  • Zabortegia gutxiago betetzen da.

Datua

Eskualdean 705 tona jaso ziren 2004-an (urteko eta biztanleko 11,4 kilo traste zahar). Gora