Hemen zaude:   Sarrera »  Ingurumena »  Garbiguneak
Etxeetako zabor bilketa

Hondakin handien bilketa

Etxeetako papera eta kartoia

Ontzi arinak

Beirazko ontzikiak

Pilak

Puntu Berde Mugikorra

Denda eta lantegietako kartoia

Ehunkien bilketa

Garbiguneak

Inausketa eta lorezaintzako hondakindegia

Epeleko Hondakin geldoen zabortegia

Ingurumen Zerbitzuko TASAK

Hondakinen kudeaketa txostena


Garbiguneak

Norentzat da?

Zer biltzen da?

Non utzi?

Garbiguneen kokapena?

Noiz?

Nola?

Zer egiten da hondakin hauekin?

Ingurumenarentzako onurak

Datua

Egutegia





Norentzat dira?

Garbiguneak hiri hondakinen gaikako bilketa zentroak dira, euren arriskuak ekiditeko eta birziklatuak izan daitezen.

Eskualdeko herritar guztientzat dira, baita etxeko konponketak egiten dituzten gremioentzat (igeltseroak, iturginak, etab.), denda eta bulegoentzat ere. Ez da industrian sortutako hondakinik onartzen.Gora

Zer biltzen da?   araudia

Garbiguneetan honako hondakin hauek onartzen dira:

  • Sukaldeko landare olio erabilia. Pote itxietan.
  • Motoreetako olioa pote itxietan. Ez dira onartzen konponketa tailerreetatik edo antzerakoetatik datozen olioak. Jasotzen den gehieneko kopurua hilabete eta erabiltzaileko 25 litrora mugatzen da.
  • Metagailuak, hustutako bateriak eta metagailuak orokorrean.
  • Aerosol pote bete edo erdi beteak.
  • Imprimagailuen toner kartutxoak.
  • Cdak, disketeak eta antzerakoak.
  • Ke-detektagailuak.
  • Linea zuriko etxetresna elektrikoak. Garbigailuak, hozkailuak, etab.
  • Linea gris-marroiko etxetresna elektrikoak. Telebistak, ordenagailuak, etab.
  • Fluoreszenteak beren kaxan sartuta. Onartzen den kantitatea erabiltzaile eta hileko 100 unitatera mugatzen da.
  • Hondakin inerteak: etxe partikularretako obra txikietako obra- hondakinak , errautsak, kristalak, etab.
  • Zur garbia: bilgarriak, tablak eta pintura, barniza, zerrailak edo osagai arrarorik ez dituzten antzerakoak.
  • Zur zikina: zurezko altzariak eta pinturak, barnizak edo antzerakoak dituzten beste batzuk (armairuak, aulkiak, kaxak, tablak, etab. Altzariak dituzten kristal guztiak kendu behar dira eta eskonbroen edukiontzian sartu).
  • Pneumatikoak: motordunak ez diren ibilgailuen gurpil-azalak (bizikleta, triziklo eta antzerakoak) zati metalikorik gabe. Ez dira motordun ibilgailuen gurpil-azalak onartzen. Ez dira konponketa tailerretako, salmenta edo ordezko puntuetako gurpil-azalak onartzen.
  • Beste hondakin metalikoak: erradiadoreak, bizikletak, aulkiak, etab.
  • Papera eta kartoia: bilgarriak, aldizkariak, karpetak etab.
  • Etxetresna elektriko txikiak: irabiagailua, txigorgailua, etab.
  • Pestizida eta antzerakoak pote itxietan.
  • Mota guztietako pilak.
  • Pintura eta disolbatzaileak pote itxietan.
  • Plastikoak: ontzikiak, botilak, jostailuak, bilgarriak eta hondakinak orokorrean.
  • Garbikariak eta etxeetako beste kimiko batzuk, pote itxietan.
  • Erradiografiak.
  • Telefono mugikorrak.
  • Termometroak.
  • Beira: botilak, tarroak, beirazko flaskoak.

Ez dira onartzen:

  • Motordun ibilgailuen pneumatikoak.
  • Auto konponketako tailerretako edo antzerakoetako motoreetako olioa.
  • Industri jatorriko edozein hondakin. Gora

Nora eraman?

Hiru Garbigune daude eskualdean:

Garbigunea
Helbidea
Telefonoa
Ibarreta
Uribarri Etorbidea, 47. Arrasate
943 77 11 43
San Kristobal
Angiozarreko errepidea. Bergara.
943 76 44 42
Urrutxu
Garagaltza auzoa. Oñati.
943 78 36 67

Gora

Noiz?

Irailetik uztailera:

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00-13:30 eta 15:00-19:00.
  • Larunbatak: 9:00 a 13:30.

Abuztuan:

  • Arrasate (Ibarreta): astelehen eta ostegunak, 9:00-13:30.
  • Bergara (San Kristobal): astearte eta ostiralak, 9:00-13:30.
  • Oņati (Urrutxu): asteazkena eta larunbatak, 9:00-13:30.

Igande eta jai egunetan itxita dago. Gora

Nola?

  • Zerbitzua doakoa da.
  • Hondakinak bakoitzak bere ibilgailuarekin eramango ditu Garbigunera eta han, zaintzaileak esandakoari kasu egin beharko zaio.
  • Baimendutako gehienezko pisua 3.500 Kg.koa baino gutxiagokoa duten ibilgailuek bakarrik deskargatu ahal izango dituzte hondakinak Garbigunean.
  • Erabiltzaile bakoitzak astean gehienez ere 2 m3 edo 750 Kg hondakin utzi ditzakete garbigunean.
  • Hondakinak hustu eta gero, beharrezkoa baldin bada, ingurua garbitu beharko da.

Gora

Zer egiten da hondakin hauekin?

Onartutako hondakin-zati bakoitzari ingurumenaren ikuspegitik egokia den irteera ematen zaio:

  • Birziklatu egiten dira (metala, egur garbia, papera, kartoia, beira, landare olioa, etab.).
  • Hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzaileen bidez gestionatzen dira (pilak, motoreen olioak, fluoreszenteak, etab.).
  • Energetikoki balorizatzen dira (egur zikina). Gora

Ingurumenarentzako onurak:

  • Hondakin arriskutsuek sor dezaketen kutsadura ekiditen da.
  • Kontrolik gabeko isurketak ekiditen dira.
  • Bildutako hondakinei etekina ateratzen zaie.
  • Zabortegia gutxiago betetzen da.
  • Baliabide naturalak eta energia aurreztea. Gora

Datua:

Eskualdeko Garbiguneetan 4.295 tona hondakin kudeatu ziren ingurumenarekiko jasangarria den moduan 2004.urtean. Gora