Hemen zaude:   Sarrera »  Ingurumena »  Epeleko Hondakin geldoen zabortegia
Etxeetako zabor bilketa

Hondakin handien bilketa

Etxeetako papera eta kartoia

Ontzi arinak

Beirazko ontzikiak

Pilak

Puntu Berde Mugikorra

Denda eta lantegietako kartoia

Ehunkien bilketa

Garbiguneak

Inausketa eta lorezaintzako hondakindegia

Epeleko Hondakin geldoen zabortegia

Ingurumen Zerbitzuko TASAK

Hondakinen kudeaketa txostena


Epeleko Hondakin geldoen zabortegia

Norentzat da?

Zer biltzen da?

Non utzi?

Noiz?

Nola?

Zer egiten da hondakin hauekin?

Egutegia





Norentzat da?

Debagoiena eskualdeko enpresentzat. Gora

Zer biltzen da?

Industrian edo eraikuntzan sortutako hondakinak, CER-Hondakinen Europako Katalogoan hondakin arriskutsutzat katalogatu gabeak, eta Mankomunitateak jarritako onarpen-probak gainditzen dituztenak.
EPELEKO HONDAKIN SOLIDO GELDOEN ZABORTEGI-ZERBITZUA EMATEAGATIKO TASAK - 2006
KONTZEPTUA
TASA (€/Tm)
Eraikuntza eta eraisketetako hondakin garbiak.
- Adreiluak, teilak, hormigoia, zeramikazko gaiak, zementua, eskaiola, harri landua, azulejuak eta antzekoak, beste osagaien nahasterik gabekoak.
- Indusketa-soberakinak: lur garbiak, lurzoruak, arrokak, legarrak, balastoa, hondarrak, harria, beste osagaien nahasterik gabekoak.
4,06 €/Tm
Arriskutsuak ez diren industri hondakinak.
Industri prozesu homogeneoetatik datozen hondakinak, inolako nahasterik gabeak, zepa edo eskoriak, galdaketako hondarrak, erregogorrak eta labe garaietako eta burdin-urtzetik sortutako hondakinak, ijezketatiko axalak.
5,41 €/Tm

Arriskutsuak ez diren hondakinen nahasteak.

- Hondakin ez arriskutsuak eraikuntzako eta eraisketetako hondakin garbiekin nahastuta edota beren artean edozein proportziotan nahastuta.
- Arriskutsuak ez diren hondakinak plastikoa, goma, kautxua, metala, beira edo edozein motatako ontziak nahastuta dauzkatenak, edozein proportziotan.

28,71 €/Tm
Hilean gehienez ere bi ekarraldi onartutako dira dohainik etxeetako obra txikietako hondakin edo nahasteenak, gehienez ere 3.500 kiloko GPB/PMA duten garraioetan ekartzen badira eta industri hondakinak ez badira.
Dohainik
Onartuko ez diren hondakinak.
Ez dira onargarriak ez bakarrik, ez beren artean nahastuta, ez beste hondakin batzuekin nahastuta:
- Zura (sabai izuna barne).
- Papera eta kartoia.
- Hondakin arriskutsuak, horrelakoak eduki dituzten ontziak barne.
- Hondakin organikoak.
- Zaborrak, etxeetako hiri-hondakinak.
- Lurzoru kutsatuak.
- Obra-hondakin kutsatuak.
- Erabileratik kanpoko pneumatikoak.
- Altzariak eta tresnak.
- Hirietako bide-garbiketaren hondakinak.
- Industri hondakinen nahasteak.
- Oro har, Debagoieneko Mankomunitateak onartzeko ezarri dituen baldintzak betetzen ez dituzten hondakin guztiak.
EZ ONARGARRIAK
GAOko 246 zenbakian argitaratua (2005/12/29)

Gora

Non?

Epeleko zabortegian (Bergara). GI-632 errepidea, Beasainetik Durangora bidean, Kanpazartik, 31.5 Km. Gora

Noiz?

Urte osoan, astelehenetik ostiralera. Larunbat, igande eta jai egunetan itxirik dago zabortegia.

  • Irailetik uztailera: 8:00-18.:30
  • Abuztuan: 8:00-13:00

    Gora

Nola?

Onartzeko prozedura ezagutzeko, deitu telefono zenbaki honetara: 943 79 33 99. Gora

Zer egiten da hondakin hauekin?

Epeleko zabortegia hondakin geldoak kontrolpean desegiteko egoki prestatutako instalazioa da. Zabortegiak beharrezkoak diren babeseko azpiegiturak ditu. Horiek zaborrek ingurumena kutsatzea ekiditen dute. Gora