|
 |

Epeleko Hondakin geldoen zabortegia

Norentzat da?
Zer biltzen da?
Non utzi?
Noiz?
Nola?
Zer egiten da hondakin hauekin?
Egutegia
Norentzat da?
Debagoiena eskualdeko enpresentzat. Gora
Zer biltzen da?
Industrian edo eraikuntzan sortutako hondakinak, CER-Hondakinen Europako Katalogoan hondakin arriskutsutzat katalogatu gabeak, eta Mankomunitateak jarritako onarpen-probak gainditzen dituztenak.
EPELEKO HONDAKIN SOLIDO GELDOEN ZABORTEGI-ZERBITZUA EMATEAGATIKO TASAK - 2010 KONTZEPTUA
|
TASA (€/Tm) |
Eraikuntza eta eraisketetako hondakin garbiak.
Adreiluak, teilak, hormigoia, zeramikazko gaiak, zementua, eskaiola, harri-lana, axuleiuak eta antzekoak, beste osagaien nahasterik gabekoak.
|
5,15 €/Tm |
Indusketa-soberakin garbiak.
Lur garbiak, lurzoruak, haitzak, harri xehea, balasto edo legarra, hondarrak, harria, beste osagairik nahastuta izan gabe. Ekoizle bakoitzeko eta urteko:
≤ 500 Tm.
501-2.000 Tm.
|
≤500 Tm: 5,15 €/Tm 501-2.000 Tm.: 20,60 €/Tm |
|
Poluitutako indusketa soberakin edo eraikuntza eta eraispeneko hondakinak. Hondakin arriskutsuak ez diren, baina behar diren ikerketak egin eta gero, eta indarrean dagoen legeriaren arabera, poluitutako materialak bezala klasifikatzen direnak, beste osagairik nahastuta izan gabe.
|
20,60€/Tm |
|
Arriskutsuak ez diren industri hondakinak. Industri prozesu homogeneoetatik datozen hondakinak, inolako nahasterik gabeak, zepa edo eskoriak, galdaketako hondarrak, erregogorrak eta labe garaietako eta burdin-urtzetik sortutako hondakinak, ijezketatiko axalak.
|
6,64 €/Tm |
|
Arriskutsuak ez diren hondakin- nahasturak.
- Arriskutsuak ez diren industria hondakinak, eraikuntzako eta eraispeneko hondakin garbiak, edota indusketa-soberakin garbiak beren artean nahasiak edozein proportziotan.
- Arriskutsuak ez diren hondakinak plastikoa, goma, kautxua, metala, beira edo edozein motatako ontziak nahastuta dauzkatenak, edozein proportziotan.
- Poluitutako indusketa soberakin edo eraikuntza eta eraispeneko hondakinak, lur edo material garbiekin edo beste arriskutsuak ez diren hondakinekin nahasiak edozein proportziotan.
|
35,19 €/Tm |
|
Dohainik onartuko dira eraikuntza eta eraispeneko hondakin, indusketa-soberakin edo nahasturen bi ekarraldi gehienez hilean, etxeko lan txikietatik sortuak, betiere Gehienezko Pisu Baimendua (PMA) 3.500 kiloko duten ibilgailuetan ekartzen badira eta industria-hondakinak, poluitutako eraikuntza eta eraispeneko hondakinak edo poluitutako indusketa soberakinak ez baldin badira.
|
Dohainik |
|
Onartuko ez diren hondakinak. Ez dira onargarriak ez bakarrik, ez beren artean nahastuta, ez beste hondakin batzuekin nahastuta:
- Debagoieneko Mankomunitateko eskualde eremuan sortu ez diren hondakinak
- Indusketa soberakin garbiak: ekoizle bakoitzeko eta urteko 2.000 Tm baino gehiago.
- Zura edo egurra (sabai izuna barne).
- Papera eta kartoia.
- Hondakin arriskutsuak, horrelakoak eduki dituzten ontziak barne.
- Hondakin organikoak.
- Zaborrak, etxeetako hiri-hondakinak.
- Erabileratik kanpoko pneumatikoak.
- Altzariak eta tresnak.
- Baimenik gabeko industri hondakinen nahasteak.
- Oro har, Debagoieneko Mankomunitateak onartzeko ezarri dituen baldintzak betetzen ez dituzten hondakin guztiak.
|
EZ ONARGARRIAK |
|
|
|
| GAO 246 zbk. 2009/12/30ekoa |
Gora
Non?
Epeleko zabortegian (Bergara). GI-632 errepidea, Beasainetik Durangora bidean, Kanpazartik, 31.5 Km. Gora
Noiz?
Urte osoan, astelehenetik ostiralera. Larunbat, igande eta jai egunetan itxirik dago zabortegia.
- Irailetik uztailera: 8:00-18.:30
- Abuztuan: 8:00-13:00
Gora
Nola?
Onartzeko prozedura ezagutzeko, deitu telefono zenbaki honetara: 943 79 33 99. Gora
Zer egiten da hondakin hauekin?
Epeleko zabortegia hondakin geldoak kontrolpean desegiteko egoki prestatutako instalazioa da. Zabortegiak beharrezkoak diren babeseko azpiegiturak ditu. Horiek zaborrek ingurumena kutsatzea ekiditen dute. Gora
|
 |
 |
 |
|