Ehunkien bilketa

Norentzat da?
Zer biltzen da?
Non utzi?
Noiz?
Nola?
Zer egiten da hondakin hauekin?
Ingurumenarentzako onurak
Datua
Nori zuzendua dago?
Eskualdeko biztanle guztiei. Gora
Zer biltzen da?
- Bai: jantziak, oinetakoak, zinturoiak, trapuak, oihalak, maindira eta mantak.
- Ez: olioz edo grasaz bustiriko oihalak, paperak, kartoiak, ontzikiak... Gora
Non?
Ondorengo puntuetan kokaturik dauden edukiontzi zurietan utzi behar dira ehunkiak:
| Ehunki bilketa |
| Herria |
Kokapena |
| Antzuola |
Aiherra kalean (kultura etxearen atzekaldean) |
| Aretxabaleta |
Gernika plazan Nafarroa etorbidea |
| Arrasate |
Muxibar plaza. Maiatzak 1. plaza Musakola aparkalekua Obenerreka frontoia. Biteri etorbidea Erguin, 11. |
| Bergara |
Zubiaurre kalean (zubiaren ondoan) Matxiategi poligonoan (hilerriko aparkalekuaren ondoan) Azokan (merkatuko sarreraren ondoan) Ibargarai, 11 |
| Elgeta |
Berraondokuan |
| Eskoriatza |
Gastaņadui kalean (estankoaren alboan) |
| Leintz-Gatzaga |
Dorletarako bidean (beste edukiontzien alboan) |
| Oņati |
Olakua auzoko plazan Errementari plazan Errekalde,5 |
Gora
Noiz?
Edozein ordutan, urteko egun guztietan. Gora
Nola?
Plastikozko poltsetan sartuta. Poltsa txikiak erabili edukiontziaren sarrera ez ixteko. Gora
Zer egiten da bildutako arroparekin?
a) Berrerabili: baliobiderik gabeko gure inguruko talde sozialen artean banatu, garapen bidean dauden herrietara bidali edo bidezko merkataritzako dendetara joaten da.
b) Birziklatu: berrerabili ezin daitezkeen arropa, trapu eta oihalak birziklapen-enpresetara bidaliko dira, betegarriak, material isolatzaileak eta antzerako produktuak fabrikatzeko. Gora
Ingurumenarentzako onurak:
- Energia eta baliabide naturalak aurrezten dira.
- Ehunkien industriaren kutsadura gutxitzen da.
- Zabortegiak gutxiago betetzen dira.
- Baliabiderik gabeko taldeei laguntzen diegu. Gora
Datua:
Debagoieneko Mankomunitateak 137 tona ehunki bildu zituen 2004an (2,21 kilo biztanle bakoitzeko urtean). Gora