Denda eta lantegietako kartoia

Norentzat da?
Zer biltzen da?
Non utzi?
Noiz?
Nola?
Zer egiten da hondakin hauekin?
Ingurumenarentzako onurak
Datua
Norentzat da?
Eskualdeko denda guztientzat. Industria txikietan sortutako kartoia ere sartzen da.
Garrantzitsua:
Zerbitzu hau erabili nahi duten lantegi eta dendek 943 79 33 99 telefono zenbakira deitu behar dute. Gora
Zer biltzen da?
- Bai: kartoia.
- Ez: papera, beirazko edo plastikozko ontzikiak, aluminiozko poteak, brick-ak, pilak, hondakin handiak, zabor-poltsak. Gora
Non utzi?
Zaborrak biltzeko edukiontzien edo horretarako puntuen ondoan, baina sekula ez sartu zabor-edukiontzien barruan. Gora
Noiz?
- Astelehena, asteazkena eta ostiraletan:
- Antzuola, Aretxabaleta, Elgeta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga osoa.
- Arrasate, Bergara eta Oņatiko industrigune eta auzoak.
- Astelehenetik Ostiralera:
- Arrasate, Bergara eta Oņatiko herri guneak.
Gora
Garrantzitsua:
Maiztasun hauek 2004ko otsailetik aurrera aplikagarriak izango dira. Zerbitzu hau erabili nahi duten lantegiek 943711938 telefono zenbakira deitu behar dute zerbitzura atxikitzeko
Nola?
Kartoia ongi tolestuta utzi behar da, txukun, behar bezala metatuta, eta hobe, lotuta uzten bada. Kartoiak ez du plastiko, poliespan, metalezko elementu edo beste material arrarorik izan behar. Horrek bilketa baliogabetuko luke. Gora
Zer egiten da hondakin hauekin?
Kartoia enpresa batera bidaltzen da, eta honek lehengaitzat erabiltzen du kartoi birziklatua egiteko. Gora
Ingurumenarentzako onurak:
- Papera eta kartoia birziklatuz deforestazioa gutxitzen da eta ura eta energia aurrezten da.
- Papergintzako enpresen kutsadura murrizten da.
- Zabortegia gutxiago betetzen da. Gora
Datua:
Debagoieneko Mankomunitateak 663 tona denda eta lantegietako kartoi bildu zituen 2004an. Gora