Hemen zaude:   Sarrera »  Ingurumena »  Denda eta lantegietako kartoia
Etxeetako zabor bilketa

Hondakin handien bilketa

Etxeetako papera eta kartoia

Ontzi arinak

Beirazko ontzikiak

Pilak

Puntu Berde Mugikorra

Denda eta lantegietako kartoia

Ehunkien bilketa

Garbiguneak

Inausketa eta lorezaintzako hondakindegia

Epeleko Hondakin geldoen zabortegia

Ingurumen Zerbitzuko TASAK

Hondakinen kudeaketa txostena


Denda eta lantegietako kartoia

Norentzat da?

Zer biltzen da?

Non utzi?

Noiz?

Nola?

Zer egiten da hondakin hauekin?

Ingurumenarentzako onurak

Datua





Norentzat da?

Eskualdeko denda guztientzat. Industria txikietan sortutako kartoia ere sartzen da.

Garrantzitsua:

Zerbitzu hau erabili nahi duten lantegi eta dendek 943 79 33 99 telefono zenbakira deitu behar dute. Gora

Zer biltzen da?

  • Bai: kartoia.
  • Ez: papera, beirazko edo plastikozko ontzikiak, aluminiozko poteak, brick-ak, pilak, hondakin handiak, zabor-poltsak. Gora

Non utzi?

Zaborrak biltzeko edukiontzien edo horretarako puntuen ondoan, baina sekula ez sartu zabor-edukiontzien barruan. Gora

Noiz?

  • Astelehena, asteazkena eta ostiraletan:

    - Antzuola, Aretxabaleta, Elgeta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga osoa.
    - Arrasate, Bergara eta Oņatiko industrigune eta auzoak.

  • Astelehenetik Ostiralera:

    - Arrasate, Bergara eta Oņatiko herri guneak.


Gora

Garrantzitsua:

Maiztasun hauek 2004ko otsailetik aurrera aplikagarriak izango dira. Zerbitzu hau erabili nahi duten lantegiek 943711938 telefono zenbakira deitu behar dute zerbitzura atxikitzeko

Nola?

Kartoia ongi tolestuta utzi behar da, txukun, behar bezala metatuta, eta hobe, lotuta uzten bada. Kartoiak ez du plastiko, poliespan, metalezko elementu edo beste material arrarorik izan behar. Horrek bilketa baliogabetuko luke. Gora

Zer egiten da hondakin hauekin?

Kartoia enpresa batera bidaltzen da, eta honek lehengaitzat erabiltzen du kartoi birziklatua egiteko. Gora

Ingurumenarentzako onurak:

  • Papera eta kartoia birziklatuz deforestazioa gutxitzen da eta ura eta energia aurrezten da.
  • Papergintzako enpresen kutsadura murrizten da.
  • Zabortegia gutxiago betetzen da. Gora

Datua:

Debagoieneko Mankomunitateak 663 tona denda eta lantegietako kartoi bildu zituen 2004an. Gora