Beirazko ontzikiak

Norentzat da?
Zer biltzen da?
Non utzi?
Noiz?
Nola?
Zer egiten da hondakin hauekin?
Ingurumenarentzako onurak
Datua
Norentzat da?
Eskualdeko etxebizitza guztientzat, baita denda, ostatu, zerbitzu-enpresa eta bulegoentzat ere.
Industrietan sortutako hondakinak, hirietakoekin parekagarri direnak, ere sartzen dira (bulego, jangela, etab.en garbiketa). Gora
Zer biltzen da?
- Bai: Beirazko ontzikiak (botilak, poteak, flaskoak, etab.).
- Ez: ontzien tapoiak, plastikozko ontziak, ontziak ez diren beira edo kristalezko gauzak (ispiluak, bonbilak, fluoreszenteak, leihoetako kristalak, autoen kristalak), baxera, portzelanazko irudiak, metalezko ontziak, brick-ak, papera, kartoia. Gora
Non utzi?
Iglu formako edukiontzi berdeetan. Gora
Noiz?
Urte osoan, edozein egunean. ekidin beira gauez uztea, bizilagunei eragozpenik ez sortzeko. Gora
Nola?
Ontzikiek hutsik egon behar dute erabat eta tapoirik, kortxorik, zirrindolarik, taparik edo antzerakorik gabe. Iglua beteta balego, hurbilen dagoen hurrengo iglu berdera eraman behar dira beira ontziak, inoiz ez utzi lurrean.Gora
Zer egiten da hondakin hauekin?
Edukiontzietan bildutako beira berriro urtu eta beirazko ontziki berriak egiteko erabiltzen da. Gora
Ingurumenarentzako onurak:
- Ontziak beira birziklatuaz egitearen prozesua, hareatik hasita baino askoz prozesu garbiagoa da, eta ingurumenarekiko atseginagoa:
- Baliabide naturalen erabilera murrizten da (ez da harea erauzi behar).
- Ura eta energia aurrezten dira.
- Fabrikazioan sortzen den kutsadura txikiagoa da.
- Zabortegiak gutxiago betetzen dira. Gora
Datua:
Debagoienean 1.804 tona bildu ziren 2004an, (29,1 kg beira biztanle bakoitzeko urtean). Gora
Garrantzitsua:
Ostalaritza establezimenduak "Hemen beira birziklatzen dugu" kanpainara atxiki daitezke, beraien beirazko hondakinen banaketa eta iglu berderainoko garraio lanak errazteko. Deitu 943 79 33 99 telefonora.