Ingurumena
Debagoieneko Mankomunitatearen Ingurumen Zerbitzuak hondakinak biltzeko zerbitzu ugari eskaintzen dizkie eskualdeko herritarrei eta enpresei. Labur esanda, ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu:
- Etxeetako zaborren bilketa.
- Hiri-hondakinen gaikako bilketak.
- Ibarreta, San Kristobal eta Urrutxuko garbiguneak.
- Epeleko hondakin geldoen zabortegia.
Hona hemen zerbitzu mankomunatuek lortu nahi dituzten azken bi helburuak:
- Kalitatezko zerbitzua ematea herritarrari: erosoa, eraginkorra, hurbilekoa, garbia, erabilterraza eta bide publikoan eragozpenik sortuko ez duena.
- Gaikako bilketaren bidez hondakinen zati balorizagarriak edo/eta arriskutsuak berreskuratzea, eta ingurumenaren aldetik kudeatzeko era jasangarrietara bideratzea (berrerabiltzea, birziklatzea, balorizazio energetikoa, konposgintza...) edota, bestela, kontrolpean zabortegira eramatea.
Web orrialde honetan beharrezko informazio guztia aurkituko duzu zerbitzu bakoitza egoki erabiltzeko (bilketa-egunak, ordutegiak, helbideak, funtzionamendu-arauak, etab.).
Batzuetan gerta liteke zuk etxean izatea hondakinen bat, ingurumenerako era egokian eta jasangarrian kudeatzea nahi duzuna, baina agian ez dakizu nora eraman. Hondakin hori jasoko dizun zerbitzu zehatza aurkitzen laguntzeko, lana erraztuko dizun bilatzaile hau jarri dugu zure eskura:
Edozein zalantza, argibide edo informazio gehigarritarako:
Tel: 943 79 33 99
Posta elektronikoa