Gizarte Zerbitzuak
Debagoieneko Mankomunitatea osatzen duten udal guztiek ematen dituzte gizarte zerbitzuak, kasu guztietan. Hala ere, Mankomunitateak, udalez gaindiko erakunde moduan, ez du eman, gaur arte, horrelako zerbitzurik, elbarrien garraioaren zerbitzua izan ezik.
Edozelan ere, Debagoieneko Mankomunitatearen 2004/2007 Plan Estrategikoak jasotzen du, bere helburu estrategikoen artean, gizarte zerbitzuetako gaietan jardun arloa handitzeko aukera. Lortu nahi duen helburua da horrelako zerbitzuen eskariari erantzuteko diren baliabide eta zerbitzuen eragingarritasuna eta kalitatea hobetzea.
Ildo horretan, duela gutxi lantalde bat eratu da, bateratutako udaletako langile teknikariek osatutakoa, arduradun politiko baten zuzendaritzapean, eta Kudeaketa Plan baten proiektua egin dute, Gobernu Juntan bere onespenerako aurkeztuko dena, orain gutxi eratu berri den Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetako batzorde informatzaileak aldeko diktamena eman ondoren.
Hainbat ekintza egitea jasotzen du 2004ko Kudeaketa Planak, Plan Estrategikoak zehaztutako helburu estrategikoren batzuk lortze aldera. Adibidez, 2004 urterako dauden helburuak eta ekintzak, kasu guztietan, aztertu eta proposamen izaera daukate programa eta eremu hauetan: Etxeko Laguntza Zerbitzuaren guztientzako araudi bat egitea, arrisku egoeran dauden adingabekoekin Familia Interbentzioko programaren guztientzako prozedura bat egitea, Elbarrien Garraio Zerbitzua agian berrorientatzea eta Foru Aldundiaren eskumeneko edo/eta finantzaketako zerbitzuetan udalaren finantzaketa maila aztertzea.