Ekimen berriei laguntzea
1.- Informazioa eta aholkularitza
- Gauzatu nahi den ekimenerako laguntzarik egokienei eta ematen dituzten erakundeei buruzko informazioa eta orientabideak.
- Sustatzaileei aholkularitza, Bideragarritasun Plana egiteko.
Kontsultarik egin nahi badiguzu edo beste edozein dudatarako, bidali mezua garapen agentziako helbide elektronikora.
Eskualdeko Baliabideak
2.- EEZ-Enpresa Ekimenetarako Zentroa
Debagoieneko Mankomunitateare EEZk 2.200 metro karratu ditu, eta 11 modulu industri eta 16 modulu zerbitzu ditu aldi baterako enpresa berriak kokatzeko. Modulu hauek Arrasateko Zaldibar Edifizioan eta Antzuolako Olaran Etxean daude.
Arrasateko moduluek badute espazio komun bat, bertan dagoelarik Eskualdeko Agentzia kokatuta, eta hor fax eta fotokopiagailu-zerbitzuak daude erabiltzaileen eskura.
3.- Sustatzaile berriak prestatzea
Promotore berriei zuzendutako ikastaroak egiten dira, eskualdean enpresa-ekimen berriak abian jartzeko interesa dutenentzat (autoenplegu ikastaroak, negozio ideiak sortzeko mintegiak eta enpresa kudeaketarako prestakuntza).

HELBURUA: Enpresa ideia berriak sortzeko lan tresnak ematea, ideiek arrakasta izan dezaten, proiektuen kalitatea handitzeko eta sormena lantzeko.
NORENTZAT: negozio ideiaren bat dutenentzat edo ideiarik eduki ezean, autoenplegu bidea jorratu nahi dutenentzat.
IRAUPENA: 15 ordu. Bost orduko hiru jardunalditan emango da mintegia.
NOIZ: 2007ko martxoaren 26tik 28ra.
ORDUTEGIA: 9:00etatik 14:00etara.
LEKUA: Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentzian, Arrasaten.
IZENEMATEA: martxoaren 12tik 23ra.
- Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentzian (Nafarroa Etorbidea 23, Arrasaten)
- 943 79 30 90 telefonoan
- 943 79 67 72 fax zenbakian edo
- garapen-agentzia@debagoiena.com helbide elektronikoan.
PLAZA MUGATUAK.
4.- Etorkizun handiko negozioak:
Hurrengo loturatan, etorkizun handiko eta lan merkatuan irteera oneko negozio ideiak aurkitu daitezke.