Proiektuaren garapena
Mikrogunea proiektuaren barruan Debagoiena Mankomunitateko Garapen Ekonomikorako Agentziak honako ardatzetan burutuko ditu ekintzak.
. Behaketa eta azterketa.
. Informazioa.
. Lankidetza eta elkartegintza.
. Kudeaketaren hobekuntza.
Behaketa eta azterketa
Debagoiena eskualdeko mikroenpresen beharrak identifikatzeko lehen behaketa bat burutu da 50 enpresatan. Ostalaritza sektorean guztira 15 enpresa inkestatu dira, merkataritza sektorea 19 eta zerbitzu eta industria enpresetan 16. Behaketa honi ezker behar batzuk detektatu dira eta orain behar hauei erantzun bat emateko hainbat ekintza jarriko dira martxan.
Behaketa honez gain, beste behaketa sakonago bat burutu da komertzio eta ostalaritza sektorean. Komertzio sektorean Antzuolako eta Eskoriatzako txikikazko merkataritza aztertu da, eta ostalaritza sektorean Debagoieneko jatetxe eta ostatuetan burutu da behaketa.
Azterketa hauen informeak eta ondorioak ikusteko klikatu ondorengo dokumentuetan:
. Antzuolako txikikazko merkataritza.
. Eskoriatzako txikikazko merkataritza.
. Debagoieneko ostalaritza.
Informazioa
Mikrogunea proiektuak enpresen lehiakortasuna handitzeko landuko duen beste ardatzetako bat informazioaren ardatza da. Arlo honetan Debagoieneko mikroenpresek gai ezberdinei buruzko informazioa jaso dezaten hainbat ekintza martxan jarriko dira:
. Mikroenpresei zuzendutako buletin informatiboa.
. Mikroenpresei zuzendutako Ingurumenaren arloko gida.
. Mikroenpresei zuzendutako Debagoieneko zerbitzu enpresen gida.
. Lan Arriskuen Aurreneurri Planen garrantzia zabaltzea.
Lan arriskuen aurreneurriei buruzko informazio gehiago hemen.
Lankidetza eta elkartegintza
Enpresen lehiakortasuna gehitzeko lankidetzak eta elkarteen partehartzeak daukan garrantzia kontutan hartuta, ardatz honetan elkartegintza bultzatzeko jardunaldiak burutuko ditugu Antzuolako eta Eskoriatzako merkatariekin.
. Lankidetza eta elkartegintza bultzatzeko jardunaldiak Antzuolako eta Eskoriatzako merkatariekin.
Kudeaketaren hobekuntza
Mikrogunea proiektuaren barruan enpresen kudeaketa hobetzeko helburuarekin hainbat ekintza burutuko dira.
. Bergarako zerbitzu sektorearen azterketa.
. Turismo sektoreari zuzendutako Kalitateari buruzko formazio jardunaldiak.
. Familia bizitza eta bizitza profesionalaren arteko oreka lantzeko mahai-ingurua.
. Txikikazko merkataritzari zuzendutako belaunaldien arteko errelebuari buruzko jardunaldia.
Jardunaldiko aurkezpena ikusteko aukera daukazu hemen.
Belaunaldien arteko errelebuari buruzko artikulua irakurtzeko klikatu hemen.
. Kudeaketaren hobekuntza mikroenpresetan.