Hemen zaude:   Sarrera »  Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentzia »  Europar proiektuak »  Equal Mikrogunea proiektua
Turismo

Enpresa Gunea

Ekonomiaren modernizazioa eta dibertsifikazioa

Prestakuntza arloa

Lan-merkatuan bitartekotza egiteko arloa

Lotura interesgarriak

Europar proiektuak

Txostenak


Equal Mikrogunea proiektua

Zer da Mikrogunea?

Euskal Herriko langile eta enpresei ekonomia aldaketetara eta informazio eta komunikaziorako teknologien erabileretara egokitzen laguntzeko lanabesa da.

EUROPAKO GIZARTE FUNTSAK finantzatzen du EQUAL ekimen komunitarioaren bitartez.

Helburua

Euskal Autonomia Erkidegoko langile autonomo eta mikroenpresen lehiakortasuna areagotzea. Honako ekintzen bitartez:

- Beharrak identifikatu eta horiei erantzun.
- Informazioa lortzeko bideak hobetu.
- Kudeaketa eta berrikuntza arloak hobetzen lagundu.
- Informazio eta komunikazio Teknologietarako egokitzapenak bultzatu.
- Enpresen lehiakortasunerako giltzarri gisa, lankidetza eta elkarteen parte-hartzea bultzatu.

Nola?

Kudeaketa lantaldean burutuko da. MIKROGUNEA proiektua sustatzen duten Garapen Taldeko erakundeek osatuko dituzte talde horiek eta 10 jardute ardatzetan burutuko dira lanak:

- Behaketa eta azterketa.
- Informazioa.
- Lankidetza eta elkartegintza.
- Kudeaketaren hobekuntza.
- Berrikuntza.
- Job Rotation.
- Nazioz gaindikotasuna.
- Komunikazioa.
- Aukera-berdintasuna.
- Sarean egiten den lana bultzatzea.

Proiektuaren garapena