Lanerako prestakuntza
Hemezortzi urte baino gehiagokoentzat, helburua langabeak prestatzea da, lan-munduan sartzen lagunduz. 4-8 hilabeteko iraupena duten ikastaro hauek koordinatuta egiten dira Debagoieneko Mankomunitatearen eta eskualdeko udalen artean, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak, INEMek edo/eta EGF-Europako Gizarte Fondoak finantzatuta daudelarik.