Euskara
Debagoieneko Mankomunitateak abian jarri duen berregituraketaren
ondorioz sortutako batzorde koordinatu berrietakoa da Euskara batzordea.
Bailarako udal euskara zerbitzu ezberdinek antzerako behar eta helburuak
dituzte, eta beraz, elkarlan eta koordinaziorako gune mankomunatua
sortzea erabaki genuen.
Hain zuzen ere batzorde honen lana elkarlanean jarduteko estrategia eta
aukerak aztertu eta ekimen mankomunatuen bidez gauzatzea da. Ekimen
hauen urratsak udal zerbitzu ezberdinen eraginkortasuna gehitzeko bidetik
ematen dira, alde batetik, eta elkarlanean ateratako proiektu-produktuen
bidetik, bestetik.
